| IV. IDAZPURUA.
ZIGORTZEKO ARAUAK.
I. ATALBURUA.
Kaleko salmenta jagon eta ikuskatzeaz.
28. Atala.
1.-
Udalak, lehenik, ordenantza honetan ezarritako betebeharrak eta
kaleko salmentaren alorrean unean indarrean dauden garbitasun, osasun
eta segurtasuneko arauak jagon eta ziurtatuko ditu, beste Herri-Administrazio
batzuek ere euren aginpideez baliatzearen kalterik gabe.
2.-
Udalak, jagote-zereginak gauzatzerakoan, produktu, iharduera eta
instalazioak ikuskatu ahal izango ditu, bai eta horiei buruzko behar
adina informazio saltzaileei eskatu ere.
3.-
Espedienteari hasiera emateko agintzen duen agintaritzak
salgai dauden produktuak badaezpada bahitzea erabaki dezake, baldin
eta produktu horiek kontsumitzaile edo erabiltzaileen osasuna edo
segurtasuna arriskuan jartzen badute, edo kalitatean edo kantitatean
iruzurrezkoak,faltsututakoak, bereizgarririk gabeak edo merkataritzarako
ezarri diren gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak badira.
II. ATALBURUA.
Zigortzeko Ihardunbidea.
29. Atala
Merkataritza-Iharduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legean
arautzen den Eusko Jaurlaritzako organoen zigortzeko aginpidearen
kalterik gabe, Ordenantza honetan xedatutakoarekiko arau-hausteak
Udalak zigortuko ditu.
30. Atala.
Ordenantza honetan aurrikusitako arau-hausteakatiko zigorrak ezartzeko
eta erabakien aurka jar daitezkeen errekurtsotarako ihardunbidea
indarreko administrazio-ihardunbideko arauek ezarri-
takoa izango da.
31. Atala.
Kaleko salmentarako udal-baimenaren jabeak Ordenantza honetan xedatutakoaren
aurka eurek, euren familiakoek edo saltokian lan egiten duten soldatapeko
langileek egiten dituzten arau-hausteen erantzule izango dira.
III. ATALBURUA
Hutsegite eta Zigorrak.
32. Atala. Arau-hausteak.
1.
Arau-hausteak arinak, larriak edo oso larriak izango dira.
2.
Arau-hauste arintzat hartuko dira Ordenantza honetako erabakiak
ez betetzea, zuzeneko diru-ondoriorik ez dutenean eta kontsumitzaileei
kalterik sortzen ez dietenean, larri edo oso larritzat hartzen ez
badira.
3.
Larritzat hartuko dira honako arau-hauste hauek:
a) Arau-hauste arinak behin eta berriro
egitea.
b) Zuzeneko diru-ondorioak dituztenak
edo kontsumitzaileei kalte egiten dietenak.
c) Osasunaren inguruko arau-hauste larriekin
batera gertatzen direnak.
d) Derrigorrezko udal-baimenik gabe kaleko
salmenta gauzatzea.
e) Agintariek eta haien kudeatzaileek
Ordenantza honetan jagote-lanak gauzatzeko eskatzen dituzten datuak
emateari edo eskatzen duten informazioa eskuratzen laguntzeari uko
edo aurka egitea, bai eta informazio desegokia, osoa ez dena edo
faltsua ematea ere, ukatzea edo trabak jartzea behin eta berriz
gertatzen denean edo agintaritzekin edo haien kudeatzaileekin bortxa,
mehatxu edo beste
edozein presiobide erabiltzen denean.
f) Arauak hausten dituzten iharduerak
eteteko eskakizuna ez betetzea.
4.
Oso larritzat hartuko dira honako arau-hauste hauek:
a) Arau-hauste larriak behin eta berriro
egitea.
b) Osasunaren inguruko arau-hausteekin
batera gertatzen direnak edo gizakien segurtasuna arrisku larrian
jartzen dutenak.
c) Kontsumitzaileei kalte larriak sortzen
dizkietenak.
d) Gehiegizko irabazpidea ematen duten
edo ekonomi-antolaketa larriki aldatzen duten arau-hauste larriak.
33. Atala. Zigorrak.
1.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen babeserako legedia orokorrean
aurrikusitakoa ezartzearen kalterik gabe, arau-hausteak Merkataritza-Iharduerari
buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legean xedatutakoaren arabera zigortuko
dira. Arau-hauste arinak eta larriak zigortzea Udalari dagokio,
honako taula honen arabera:
a) Arau-hauste arinen zigorrak honako hauek izango dira:
a1) ohartarazpena.
a2) eta/edo 250.000 pta.rainoko isuna.
b) Arau-hauste larrien zigorrak honako hauek izango dira:
b1) 1.500.000 pta.rainoko isuna.
b2) eta/edo salmenta-baimena galtzea.
2.
Arau-hauste oso larriak Eusko Jaurlaritzako organo eskudunek
zigortuko dituzte.
34. Atala. Zigor gehigarria.
Espedientea ebaztea dagokion agintaritzak, zigor gehigarri gisa,
faltsututako salgaiak, iruzurrezkoak eta bereizgarririk gabeak edo
merkataritzarako ezarri diren gutxieneko baldintzak betetzen ez
dituztenak konfiskatzeko agin dezake.
35. Atala. Zigorren mailaketa.
Ezar daitezkeen zigorren mailaketarako, kontuan izango da beti
ere saldutako produktuen izaera, egindako kalteak, araua hautsi
duenaren asmoa edo behin eta berriro egitea eta arau-haustearen
gizarte-eragina.
36. Atala. Indargaltzea.
1.
Ordenantza honetan aurrikusitako arau-hauste eta zigorrek sei hilabetetara
galduko dute indarra, arinak badira; urtebetera, larriak badira;
eta bi urtetara, oso larriak badira.
2.
Arau-hausteak indarragaltzeko-epe horiek, gertatu diren egunetik
hasiko dira kontatzen.
Doakiona jakinaren gainean egonik, zigortzeko ihardunbidea hasteak
preskripzioa etengo du, eta zigor-espedientea hilabete baino denbora
luzeagoz geldirik egoten bada, ustez arduraduna denak zerikusirik
izan gabe, preskripzio-epeak berriz aurrera egingo du.
3.
Zigorrak indarragaltzeko-epea zigorra jartzeko erabakia indarrean
jarri eta biharamunetik aurrera hasiko da.
Doakiona jakinaren gainean egonik, egiteratzeko ihardunbidea hasteak
preskripzioa etengo du, eta epeak berriz ere aurrera egingo du,
arau-hausleak zerikusirik izan gabe ihardunbide hori hilabete baino
denbora luzeagoz geldirik badago.
ALDI BATERAKO ERABAKIAK.
Lehena.- Ordenantza hau indarrean jarri aurretik emandako kaleko
salmentarako baimenen jabeek iharduera hori gauzatzen jarraitu ahal
izango dute ordenantza honen babesean, harik eta baimen horien indarraldia
bukatu arte. Indarraldi hori, hala ere, eman zenetik gehienez urtebetera
amaituko da.
Bigarrena.- Ordenantza hau indarrean jartzen denean izapide-aldian
dauden kaleko salmentarako baimena emateko espedienteak (ordenantza
hau indarrean jarri aurretik hasiera eman zaielako), Ordenantza
honetan xedatuta dagoenera lotuko dira ebazpen-aldian. Horretarako,
doakienei eskatuko zaie beharrezko diren agiri gehigarriak aurkez
ditzatela.
INDARGABETZEKO ERABAKIA
Ordenantza hau indarrean jartzen denetik aurrera, orain onartzen
den testuaren aurkakoak diren edo horrekin bat ez datozen maila
bereko edo beheragoko xedapen guztiak indargabetu egingo dira.
AZKEN ERABAKIA
Ordenantza hau Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Apirilaren
2ko 7/1985 Legean agindutakoaren arabera jarriko da indarrean.
|