| Gipuzkoa
eta Nafarroa arteko mugan eta Aralar Parke Naturalaren barruan.
Errepide ertzean kokaturik dago Lizarrusti gainan (621 m.). Gipuzkoatik,
Ataun zeharkatuz iristen da (Beasaindik 15 km.). Nafarroatik, Arbizu
eta Etxarri Aranaz herrietatikik.
Aterpetxea: 36 litera ditu logela haundian. Beste 2 logela bikoitzak
dira. Egongelan bada telebista.
Jatetxea: 40 jalentzako jangela. Subaju ederra.
Aralar Parke Naturaleko Interpretazio eta Harrera Zentrua. “Aralar”
Diaporama (15 min.). Bideo interaktiboa Aralar Parke Naturaleko
informazioarekin.
Mendi elkarte, eskolak, ikastolak, euskaltegiak eta unibertsidadeentzako
eskeintza bereziak. Ikastola eta eskolentzako mendiko egitarauak:
2, 3, 4 edo 5 egunetako egonaldiak. Mendi gidarien zerbitzua (ezinbestekoa
aurretik erreserbatzea).
Aralar
mendilerroko aintzineko sarrera eta aproposoena. Aralarreko gailurrik
garrantzitsuenak Lizarrustitik eskura dituzue: Txindoki, Putterri,
Ganbo, Hirumugarrieta (1.431 m.)… Oso inguru egokia mendi
ibilaldiak egiteko, Lizarrusti bertatik igarotzen dira gipuzkoa
eta napar PR eta GRak: GR12 Urmugaren Zeharkaldia, GR20 Aralarreko
Itzulia, GR20.1 San Ignacio Bidea, GR21 Camino Ignaciano Javier
Loiola, GR35 Transhumantziaren Bidea, GR121 Gipuzkoako Bira. Zenbait
gipuzkoar PRak bertatik ere igarotzen dira.
Lareoko Urtegia, pagadi eta alertzetegiz inguraturik, Lizarrustitik
40 minutuetan iristen da, familientzako oso mendi ibilbide aproposa
eta polita.
Lizarrustiko Pagadia, Euskalherriko bigarrena, kolore infinitoz
janzten zaigu udazken aldean. Lizarrustiko haitzetan, parketxetik
5 minutura, Aitzartekoz gain, eskaladarako eskola txiki bat ekipatzen
ari da.
|