HERRIALDE BEHARTSUENEKIKO LANKIDETZA PROGRAMAREN
ERREGELAMENDU ARAUTZAILEA
1.-
XEDEA
Erregelamendu honen xedea, erakunde ez-gubernamentalekiko lankidetza
programen antolakuntza eta garapenerako dirulaguntzak emateko erregimena
finkatzea da, munduko herrialde behartsue-tako populazioaren baldintza
sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzeko iharduketak burutzearren.
2.-
DIRULAGUNTZAREN KOPURUA
Laguntzak subentzio moduan emango dira, Oinarri hauen, Udalen Zerbitzuetarako
araudiaren eta ezarri dakiokeen beste legeri osagarriaren arabera.
3.-
ESKATZAILEAK
Dirulaguntzak eskatu ahal izango ditu, legez eratutako edozein erakunde
ez-gubernamentalek, inolako irabazi asmorik gabe, bere iharduerak
deialdi honen helburuarekin bat badatoz, Gipuzkoan kokatutakoek
lehentasuna izanik.
Deialdi honetatik espreski baztertuta gelditzen dira:
Estatuaren Autonomi Administrazioaren, Foru Diputazioaren eta Diruetxeen
menpeko erakundeak nahiz zerbitzuak.
Erakunde, Instituzio edo Elkarteek, dirulaguntza hauek jaso ahal
izateko ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
a) Laguntasuna baliabide pribatuak bultzatzeko
eta beste erakundeetatik dirulaguntzak lortzeko gaitasuna izatea.
Horre-tarako azken urteetako balantzea aurkeztu beharko dute, jasotako
dirulaguntzen berri emanaz, hauen zenbatekoa eta jatorria eta bertan
sartutako baliabideak zehaztuz.
b) Iraupen eta garapenerako Laguntasun
Ekintzetan duten esperientzia frogatua. Horretarako azken urtean
burututako ihardueren txostena aurkeztu beharko dute.
c) Diruz lagundutako iharduerei eusteko
gaitasuna izatea. Eskaera egiten duten erakundeek, beren giza-baliabideei
buruzko txostena aurkeztu beharko dute, ezaugarriak, lotura eta
eskaintza zehaztuz, eta era berean, bertako, estatu mailako edota
atzerriko beste erakundekiko harremanik aipagarrienak ere azaldu
beharko dituzte.
Erakundeek adierazi beharko dute, deialdi honetan aurkeztuta-ko
ihardueretako beste entitateren bati dirulaguntzarik eskatu dioten
edota honek eman dien.Horrela balitz, entitate horien zerrenda aurkeztu
beharko lukete, jasotako kopurua eta xedea zehaztuz, horrela, dirulaguntzak
bikoiztu gabe, baliabideak ahalik eta egokien bana daitezen.
4.-
BALORAKETAREN ERIZPIDEAK
Dirulaguntzak emateko orduan, aurkeztutako ekintzen arabera hautaketak
egiteko, ondoko erizpideak erabiliko dira:
a) Garatu gabeko herrialdeetako biztanleen
ekonomi eta gizarte garapenerako premiei eta bereziki gizarte mailarik
apalenen funtsezko premiei erantzutea.
b) Onuradunen giza garapena areagotzea,
hauek ihardueraren partaide eginez, ihardueraren kudeaketa itzultzen
zaienean, harekin jarraitzeko gauza izan daitezen.
c) Garapen komunitarioko egitarauen barruan
burutzea, Komunitate onuraduneko kideen partaidetza eta prestakuntza
sustatzea eta toki antolakuntzen garapena bultzatzea.
d) Garapen bidean dauden herrien egoeragatik,
bertako biztanlegoaren interesa sortzeko edota geroko lankidetza
proiektuetako partaidetzarako oinarri izan daitezela.
e) Proposatutako ekintzen bideragarritasuna
bermatzea, batez ere aurrikusitako helburuak lortzeko, onuradunen
gaitasunari dagokionez.
f) Erakunde eskatzaileak, bere antolakuntza
barnean, ataundar baten partaidetza izatea.
5.-
HITZARMENAREN EZARPENA
Udalak, dirulaguntza jasoko duten erakundeekin kontratua gauzatuko
du, bere legezko ordezkarien bidez, bertan ondoko ezaugarriak jasoko
direlarik:
a) Garatu beharreko ihardueraren edo programaren
helburua.
b) Berau gauzatzeko modua, entitateak
bere gain hartzen dituen betebeharrak argi eta garbi aipatuz.
c) Ustez, lortuko diren emaitzak.
d) Ihardueraren edo programaren burutapen
egutegia.
e) Ihardueraren zenbatekoa eta berau gauzatzeko
modua.
f) Jasotako dirulaguntza egiaztatzeko
modua.
g) Burututako programaren txostenak eta
memoria aurkezteko obligazioa, lagundutako ekintzen jarraipena egin
ahal izateko.
6.-
ESKAEREN DOKUMENTAZIOA
a) Eskaera - Orri Ofiziala, entitate eskatzailea
legez ordezkatzen duen pertsonak sinatua.
b) Gauzatu nahi den ihardueraren edo programaren
proiektu xehetua azaltzen duen txostena, garbi adieraziz: helburuak,
herrialde onuraduna, inguru horren ezaugarri sozio-ekonomiko-geografikoak,
ekintzaren edo ihardueraren edukina, es-kuhartzearen aurrekinak,
garapenaren erantzule diren pertso-nak edo entitateak eta burutzapen
epeak.
c) Gastuen aurrekontu zehatza, eurek jarriko
dituzten baliabideak eskatutako edota jasotako dirulaguntzak, elkarre-kin
finantzatu beharrekoa balitz.
d) Eskaera egin duen erakundearen Estatutoak.
e) Hirugarren Oinarrian aipatutako agiriak.
f) Udalak beste zenbait agiri eskatu ahal
izango ditu, erabakia hartzeko egoki deritzanean edota burutu nahi
den ekintza motagatik beharrezkotzat ematen duenean.
|