Ataungo
herriaren erdiabaino gehiago Aralar Parke Naturalaren barnean dago.
Mendia gustatzen zaionarentzat aukera ugari eskeintzen ditu herriak.
Alleku mendia (1019 m) da mendirik garaienetakoa, nahiz eta gailurra
Nafarroa/Aralar mugan izan. Agautz (974 m), Leizadi (951 m), Sarastarri
(995 m), Lizarrusti (621 m), Areatza ( 985 m), Aietsu (965 m), …
Botanikan, basoei dagokienez, hiru multzo haundi dira aipatu beharrekoak:
Bedamaburu, Agauntza eta Marumendi. Zuhaitz berezien artean jar
ditzakegu Marumendiko Pago Haundia eta hainbat lekutako hagina,
gorostia, pagoa, artea, pinua ...
Intsustiko Zuhaizti Botanikoa Intsustiko iturri inguruan eta Aralarren
sarrera nagusietako batean dago. Zuhaitz desberdinak sailkatu eta
antolatu ondoren, egin asmo den aisialekua. Aipagarria bertan den
Lazkao-Txikiren bertso ederra; asko maite zuen txokoa.
|