| Udalak, Ataungo Planeamenduko Arau Subsidiarioen berrikuskatzea
aurrera darama, hauek herriko beharretara egokitu asmoz.
Udalaren nahia, gaur egun indarrean dauden Arau Subsidiarioen
aldaketa hau, ahalik eta herritarron parte-hartzerik handienarekin
egitea izan da, eta hori bultzatu asmoz kaleratu zen gai
honen inguruan Udalberri zenbaki berezia pasa den udaberrian.
Orduan abantzea izan zen jendaurrean, eta herritar ugari
izan ziren hau aztertzera hurbildu zirenak. Aztertu ondoren
herritarrek Udalari luzatutako proposamenetatik %80 izan
ziren zatika edo eta bere osotasunean Udalbatzak ontzat
eman eta erredaktoreei dokumentuan jasotzeko eskatu zitzaizkienak.
Jakina da, dokumentuaren erredakzioa Roberto Garcia arkitektoak
eta Jon Orue-Etxebarria abokatua ari direla egiten.
Orain dokumentuaren erredakzioa amaitu da eta Udalbatzak
haserako onarpena eman eta gero jendaurrean da berriro,
herritarrok aztertu eta horrela baderitzozue alegazioak
aurkez ditzazuen.
|