Espeleologia
zaleentzat aukera haundiak eskeintzen ditu herriak izan ere 300 koba
eta leizezulotik gora daude katalogatuta Ataunen. Horien artean, duela
5.000 urteko gizakiaren aztarnak dituztenak ugari dira: Usategi, Limurita,
Pikandieta, Kobazar, Armontaitz, etabar. Troskaetako koba Ataungo
koba ezagunenetakoa da. Kilometro bateko luzeera du eta amaieran ur
putzu eder batean amaitzen da. Duela 20.000ren bat urteko "Ursus
spelaeus" izeneko hartzen bizitoki edo hilobi izandakoa. Aurkitutako
bi hartzen hezurdurak Donostiako Zorroaga Museoan daude. Seinalizatua
dago.
Sarastarriko koba Sarastarri mendiko pagadian, gailurretik ez oso
urruti, Lareoko urtegiaren gain aldean dago. Elementu erakargarriena
barruko putzu edo “osina” du. Hego Euskalerriko kobazuloetan
aurki ditzakegunen artean ederrenetakoa. Sarastarriko Anderearen
kondaira mitologikoa bertan kokatzen da.
|