| ATAUNGO UDALAREN JABETZAKO ONURA PUBLIKOKO 2.015.3
zk. MENDIAN, MARUMENDI IZENEKOAN, LARRATZEAK ARAUTZEKO ORDENANTZA.
Azken urte hauetan, Gipuzkoako Foru Diputazioak herri-larreak
hobetu eta ustiatzen eduki duen esperientzia ona izan denez, orain
beharrezko dela uste dugu larratze horiek baimentzeko mekanismoak
eta erabiltzeko erak udal ordenantza batzuen bidez arautzea.
Horregatik, Ataungo Udalak bere mendiak antolatu eta ustiatzeko
duen eskumenaren indarrez, Baso Administrazioak emandako arauak
betez, ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretuak onartutako Udalen
Ondasunen Erregelamenduko 39, 42 eta 101. artikuluetan ezarri bezala,
XEDATZEN DUT
I. titulua: XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.- Zera da ordenantza honen
xedea Gipuzkoako lurralde historikoko Onura Publikoko Mendien Katalogoko
2.015.3 zk. mendian, MARUMENDI izenekoan, AGAUTZko larreak ustiatzeko
arauak ematea.
Larratzea, mendi horrek izan ditzakeen ustiapenetako bat, mendia
zaindu eta hobetzearekin bat datorren eran egin behar da, uztailaren
8an emandako Gipuzkoako Mendien 6/1994 Foru Arauari eta, batez ere,
Larreak Ustiatzeko Urteko Planetan ezarritakoari jarraituz.
2. artikulua.- Larratze gaietan Ataungo
Udalak eman ditzakeen baimenak bertako herritarren edo udal barrutian
dauden nekazaritzako ustialeku edo finken titularren ganaduarentzat
izango dira batez ere, behi, zaldi edo ardi espezietakoak izan eta
umedun edo umerik gabeko abere emeak edota azienda berritzeko abereak
badira.
Zentzu horretan, larratzeko orduan lehentasuna izango dute artikulu
honen aurreko paragrafoan ezarritakoa betez, AGAUTZko auzo larreak,
antolamendu baten barruan, ustiatzen ibili ziren titularren aziendek.
3. artikulua.- Ataungo Udalak, larreak
ustiatzeko Urteko Planen bidez, zehatz ditzake zeintzuk diren larreratzeko
tokiak eta denborak eta, era berean, espezieka larra dezaketen kantitatea
ere. Ezarri eta arautu ditzake, era berean, aldi baterako edo iraunkorki
aziendentzat sartzea debekatuta egongo diren larre tokiak, eta “hobetutzat”
hartzen diren larre tokietarako baldintza espezifikoak jarri ere.
|