::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






-Marumendi
-Kaleko salmenta
-Herrialde behartsuak
-Elkartze zibilak
-Baso pisten ordenantzak
-Arantzamendi


:: KALEKO SALMENTA

27. Atala. Betebeharrak.

1. Kaleko salmenta gauzatzeko udal-baimenaren jabeek honako zehaztapen hauek bete beharko dituzte:

a) Salmenta saltoki edo instalazio desmuntagarrietan egin beharko da, edota 11 eta 12. ataletan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten kamioi-dendetan, hau da, garria-errazak eta iharduera horretarako egokiak.

b) Saltokien jabeek agerian ezarriko dute euren udal-baimena. Betebehar hori ez betetzeak edota baimenean zehazten ez diren produktuak saltzeak saltokia badaezpada ixtea ekarriko du, bidezko den zigor-espedienteari hasiera ematearen kalterik gabe.

c) Saltzaileek, merkataritza-iharduera gauzatzerakoan, indarrean dauden unean uneko arauek merkataritzaz, merkatuko jaurbideaz eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen babesaz xedatutakoa bete beharko dute.

d) Saltokietan txartelak eta etiketak ezarriko dituzte, eta horietan ikusteko moduan agertuko dira eskaintzen diren produktuen prezioak. Salgai dauden produktuen prezioa argi eta garbi azalduko da, betiere gai honi buruz indarrean dagoen legeria betetzen dela.

Multzoka saltzen diren produktuetan edo saltzeko prezioa janarie-
dariaren kopuru edo bolumenaren arabera ezartzen denean, neurri-unitate bakoitzari dagokion prezioa adieraziko da. Era berean, salgaien izakin guztiak agerian edukiko dituzte, eta ezin izango da salgai horien zati bat bereizi, aukeratu edo ezkutatu.

e) Saltokien jabe direnak euren postuetan egongo dira merkatuak zabalik dirauen orduetan, nahiz eta behar bezala baimendutako pertsonen laguntza izateko aukera izango duten, ordenantza honetako 26. ataleko g) azpiatalean zehaztutakoaren arabera.

f) Behar bezalako erakustagiriak dituzten udaleko langile edo agintaritzak eskatuta, saltzaileek eskatzen dizkieten agiriak erakutsi beharko dizkiete.

g) Aldizka antolatzen den ATAUNgo merkatua 9etatik 2etara bitartean egongo da zabalik, eta zamalanak ordutegi horretaz kanpo egin beharko dira. Salmenta orduetan debekatu egiten da ibilgailuak merkatuaren barruan ibiltzea.

Noizbehinkako merkatuen eta eskulagintza-azoken ordutegia horiek onartzeko Alkatetzak ematen duen Ebazpenean ezarriko da.

h) Salmenta gauzatzen dutenen ibilgailuek ezingo dute merkatuaren barrualdean egon, ez eta saltokiaren ondoan ere. Merkatuaren kanpoaldean horretarako jarriko diren tokietan aparkatu beharko dira. Kamio-dendak debeku horretatik kanpo daude.

Salgaien zamalanak egiteko, ibilgailuek merkatuaren barruan aparkatu ahal izango dute lan horiek erabat amaitu arte.

i) Baimenen jabeek salmentarako esparruak eta tokiak errespetatuko dituzte. Salmentarako gune horiek ez dira inoiz toki publiko, pribatu edo merkataritza edo industria-etxeen sarbideetan jarriko. Era berean, horien erakusmahai edo erakustokiak, trafiko-seinaleak edo bestelako adierazgarriak ikustea eragozten dutela ere ezin izango dira jarri. Kaleen bidegurutzeetan, oinezkoentzako pasaguneetan edo etxebizitza, denda edo ibilgailuetarako gordetako sarreretan ere ezin izango dira ezarri.

j) Kaleko salmenta gauzatzen dutenek kontsumatzaileen erreklamazioak, horrelakorik badago, zein helbidetan jasoko diren adierazi beharko dute ikusteko moduan jarritako txartelaren bidez. Helbide hori, betiere, salmentaren ordain-agiri edo egiaztagirian azalduko da.

k) Salgai pisagarri eta neurgarriak eskaintzen dituzten saltokiek arauzko baskula eta metroak izan beharko dituzte.

l) Salgai guztiak behar bezala babesturik erakutsi beharko dira jendaurrean, eta lurretik gutxienez 60 zm.tara, duten bolumena edo pisuagatik arazoren bat sortzen ez badute behintzat.

m) Janari-edariak ere, ahal den neurrian, produktu bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako edukiontzi homologatuetan erakutsiko dira.

n) Saltzaileek gauzatzen dutenek, doakionak hala eskatzen badu, salerosketaren ordainagiri edo egiaztagiria eman beharko dute, eta horren gutxieneko edukia honako hau izango da:
- Norberaren datuak edo, hala balegokio, egoitzaren izena.
- NAN edo ANA edo IFZ.
- Kontsumitzaileen eskaerak hartuko diren tokia.
- Produktua.
- Prezioa eta data.
- Kopurua.
- Izenpea.

ñ) Esleitutako saltokitik kanpo ezingo da salgairik saldu, eta geltokien arteko pasabideetan ezingo da zirkulazioa oztopatu.

o) Merkataritza-ihardueraren ondorioz sortzen diren zaborrak, ontziak, bilgarriak eta gainerako hondakinak horretarako ezarritako edukiontzietan gordeko dira. Edukiontzi horien ezarpena ezin izango da aldatu kaleko salmentako ihardueraren eraginez.

p) Saltokiko instalazioak kontserbazio-egoera onean gorde beharko dituzte.

q) Saltokien jabeek ordaindu beharko dituzte zoruan, zuhaitzetan edo kaleko argietan egin ditzaketen kalteak.

r) Erantzukizun zibileko aseguru-poliza izenpetu beharko dute, iharduera gauzatzen den instalazioetan besteei egindako kalteak estaliko dituena.

s) Salgaien eskaintza aldarrikatzeko ozengailuak erabiltzea debekatzen da.

t) Udal-baimen guztien jabeek, kaleko salmenta baimentzen deneko merkatuek funtzionamendu egokia izan dezaten, udaleko agintaritza eta funtzionarioek ordenantza hau eta gai honi buruzko indarreko legeria ezarriz ematen dizkieten agindu guztiak bete beharko dituzte.

u) Kaleko salmentarako indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen betebeharrak, edota etorkizunean ezartzen dituenak, ezargarri izango zaizkie udal-baimenen jabeei, eta legedia hori jagoteko eta betetzeko ardura Herri-Administrazio eskudunetako dagokien organoek izango dute.

2.- Aldizkako merkatuetan, Ordezkari-Batzordea eratuko da, merkatuko saltokietako jabeen artean demokratikoki aukeratutakoa. Batzorde horrek gutxienez hiru kide eta gehienez bost kide izango ditu, eta horren osaeran, ahal den neurrian, merkaturatzen diren salgai guztiek ordezkaritza izango dute. Merkatuko ordezkari batzordea merkatuaren ordezkari izango da, eta merkatuari dagozkion arazoak konpontzen saiatuko da Udalarekiko.



  >Orria- 1 2 3 4 5 6 7


 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003