Ataungo populazioren lehen zantzuak XI. mendekoak dira; ordurako bai
baitzen zenbait oinetxe Lazkao eta Ataungo barrutian kokaturiko Agauntza
ibaiaren arroetan. 1200. urterako San Martin eliza egoteak, data honen
aurretik ere populazio-guneren bat izango zela pentsarazten du. XIV.
mendearen bukaera arte, bertako biztanleria ibarrean bizi zela ikusten
da garbi-garbi eta nagusiki Arrondoan eta Elbarrenan. XVI. mendetik
aurrera, San Gregorio eta Ergoiena auzoak hasi ziren jendeztatzen
Agauntza ibaiaren bideari jarraiki. Azkenik, XVII. eta XVIII. mendeen
artean Aia auzoa jendeztatu zen. Era honetan iritsi zen Ataun XIX.
mendera; jendeztatze-mailarik altuena lortu zuen garaira.
IX. mende inguruan hasi zen zabalkuntza, 10 mendetan zehar zabaldu
zen XIX. mendearen bigarren erdira arte. Epe luze honen barruan
Ataun jendez bete zen. Jatorrizko gunea zen San Martindik abiatuz,
jendeztaturiko gunea zabalduz joan zen poliki-poliki Agauntza ibaiaren
ibarrean barrena, nekazaritzarako lur berriak erdietsi ahala. Ibaiaren
ertzetatik eta norabide ezberdinetan, haran txikien bideari helduz,
abiatu ziren biztanleak beren baserriak eraikitzera nekazaritzarako
edota animalien bazkarako egokiak ziren tokietan. Abeltzaintzak
garrantzia handia lortu zuen Ataungo nekazaritzaren barruan. Prozesuak
XIX. mendearen erdialdean lortu zuen bere goieneko unea.
Une hartatik aurrera garapen-aldi berria hasi zen; gorabehera askoko
populazioaren beheranzko joera, hain zuzen ere. Joera hau, gaur
egun arte mantendu da.
| Urteak |
Biztanleak |
| 1900 |
2.663 |
| 1910 |
2.658 |
| 1920 |
2.581 |
| 1930 |
2.446 |
| 1940 |
2.448 |
| 1950 |
2.535 |
| 1960 |
2.884 |
| 1965 |
2.785 |
| 1981 |
1.965 |
| 1990 |
1.768 |
| 2000 |
1.556 |
| 2001 |
1.543 |
| 2002 |
1.535 |
|
50eko hamarkadan hazkuntza nahikoa garrantzitsua gertatu zen Ataunen.
Gertakari honen arrazoia, Goierriko eskualdera iritsi zen etorkin
kopuru handiaren eragina Ataunaino ere iritsi izana izan daiteke.
Azkenean, 1962. urtetik aurrera, populazioa beherantz egiten hasi
zen eta joera hori mantendu egin da gaur egun arte.
Ataun, taulan ikus daitekeenez, Eskualde osoan biztanlerik gehien
zuen herria zen mendearen hasieran.
Ataun, mendean zehar pixkanaka jendez gutxitzen joan den udalerrietariko
bat da. Baserri-inguruko udalerriei eragiten dien fenomeno ezaguna
da hau. Fenomeno hau eragin duten arrazoi nagusien artean, industria-metatzeak
hiri-mailako metatzea ekarri izana da aipatzekoa.
Ikusi:
Eskualdeko
biztanleak
|