|
 |
Ataungo Udalak, ATAUN AZTERGAI BEKA deialdia egiten du bi urten
behin.urte hasieran. ATAUN aztergaitzat harturik, herria bere
arlo desberdinetan lantzen eta aztertzen duten ikerlanak aurkeztu
ahal izango dira: historikoak, etnologikoak, soziologikoak,
pertsonaiak, ...
Oinarriak:
1.- Lan hau burutzeko beka jaso
nahi duenak, ekainaren 15a baino lehen lanaren proiektua aurkeztu
beharko du Ataungo Udaletxean. Jasotako proiektuen artean,
epaimahaiak bat aukeratuko du eta hamabost eguneko epean adieraziko
da nor den aukeratua.
2.- Lana, taldean edo bakarka
egindakoa izan daiteke.
3.- Proiektua aurkezteko, aurkezle
bakoitzak Udaletxean jaso beharko
ditu behar diren kartazalak eta fitxak. Lehenengoan, txikia,
datu pertsonalak eta lanaren izenburua azalduko dira soilik.
Bigarrengoan, haundia, lanaren aurkezpena, eskema, helburua
eta laburpen bat bilduko dituen fitxak. Aurkezpen honetan
ezin izango da egilearekin erlazionatu daiteken inolako erreferentziarik
azaldu.
4.- Aukeratutako lana hurrengo
urteko abenduaren 15erako guztiz amaitua eta Ataungo Udalaren
esku egon behar du.
5.- Ikerlanak gutxienez 50 orrialde
izan beharko ditu. Ordenagailuz, Din A-4 paperean eta disketean
aurkeztu beharko da, 12ko hizkiarekin eta tarte normalarekin
idatzirik.
6.- Beka 2.500 € izango
da eta lana amaitu ondoren emango zaio egileari. |