| 8. Atala. Ez dute inola
ere kaleko salmentaren izaera izango:
1.-
Etxez etxeko salmentak.
2.-
Urrutiko salmentak.
3.-
Aldizkako salmentak.
4.-
Makina automatikoen bidezko salmentak.
9. Atala. Ordenantza honetan aurrikusitako
kasuez kanpo debekatuta dago kaleko salmenta udalerri honetan.
I. IDAZPURUA.
KALEKO SALMENTARAKO BAIMENDUTAKO SALTOKI ETA PRODUKTUAK.
10. Atala. Salmentako produktuak.
1.
Agintaritza eskudunen iritziz osasunerako arriskurik ez duten produktuak
saltzea baimendu ahal izango da.
2.
Baimenen jabe direnek, merkaturatzen dituzten produktuen teknika
eta osasun arloko araudiak eta ezargarri zaizkien gainerako arauak
bete beharko dituzte.
11. Atala. Saltokiak.
1.-
Saltokien kopurua, horietako bakoitzean salduko diren salgaien adierazgarri
eta guzti, saltokien neurriak eta gainerako baldintzak baimen bakoitzean
zehaztuko ditu organo eskudunak.
2.-
Baimenen jabeek zehazten diren baldintzetara egokitu beharko dituzte
euren instalazioak, beti ere kontuan izanik instalazio desmuntagarri
eta garraiagarriak izan beharko dutela, eta segurtasun, osasungarritasun
eta kaleko egokitasun baldintzak bete beharko dituztela.
3.-
Udalak, merkatuaren funtzionamendu egokirako eta zainketarako, eskalako
plano bat egingo du, eta bertan azalduko dira saltoki guztiak nola
banatzen diren, zein bere zenbakiarekin. Zenbaki horiek bat etorriko
dira udalak emandako baimen eta txartelekin.
12. Atala. Janari-edariak kaleetan saltzeko
saltokien baldintzak.
Janari-edariak kaleetan saltzeak dituen berezitasunak kontuan izanik,
ordenantza honetan saltoki guztietarako ezartzen diren baldintza
orokorrez gain, horrelako produktuak saltzen dituzten saltokiek
merkataritza-produktuei eta instalazio horiei buruzko berariazko
arauek ezartzen dituzten garbitasun eta osasun-baldintzak eta bestelakoak
ere bete beharko dituzte.
II. IDAZPURUA.
KALEKO SALMENTA EGITEA.
I. ATALBURUA.
Kaleko salmenta egiteko baldintzak.
13. Atala. ATAUNGO udalerrian kaleko
salmentarako honako baldintza hauek bete beharko dira:
1.-
Dagozkion Ekonomi Ihardueraren gaineko Zergaren idazpuruetan izena
emanda egotea eta zerga horren ordainketak eguneratuak izatea.
2.-
Gizarte Segurantzaren dagokion jaurbidean izena emana egotea eta
kuotaren ordainketak eguneratuak izatea. Lege nortasundunen kasuan
Gizarte Segurantzan enpresa bezala izena emana egotea, bere langileak
afiliatuak izatea eta kuoten ordainkizunak gaurkotuak edukitzea.
3.-
Merkataritza-produktuei eta instalazioei buruzko berariazko arauek
ezartzen dituzten garbitasun eta osasun-baldintzak edo bestelakoak
betetzea.
4.-
Udal-baimenaren jabe izatea.
5.-
Dagozkion prezio publikoak ordaintzea.
6.-
Atzerritarrei dagokienez, dagozkien egoitza eta lan-baimenak lortu
izana egiaztatzen duten agiriak, edota egoitza izateko eta lan egiteko
gaitasuna ematen dien beste edozein agiri.
|