::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






-Marumendi
-Kaleko salmenta
-Herrialde behartsuak
-Elkartze zibilak
-Baso pisten ordenantzak
-Arantzamendi


:: KALEKO SALMENTA

2.- ATAUNGO Udalerrian horrelako merkatu hau egiten da:
- Izena: San Martingo Plazakoa.
- Maiztasuna: Astero Asteko eguna: Astelehena.
- Ordutegia: 9etatik 2ak arte.

3.- Ezarpen berrikoak astean bi egunetan bakarrik egin ahal izango dira, ATAUNgo Udalak onartzen dituen egun eta orduetan.

5. Atala. Noizbehinkako merkatuak.

1. Herriko, estatuko edota autonomi elkarteko jaiak, edo festak direla eta noizean behin antolatzen diren merkatuak dira, bai eta udaldian edota kirol, kultur edo jai-giroko gertakariak direla eta antolatzen direnak edota jai horiek ospatzen diren aldian janari-edariak saltzea ere.

2. Eskulangintza-azokak ere mota honetakoen artean sartzen dira. Azoka horiek udal-baimenen jabe diren pertsona guztiei dagozkien berariazko ihardueraren edo ihardueren babesean sortutakoak dira. Azoka horiek ez dira ohikoak izaten, eta horien kokapena, maiztasuna eta saltoki-kopurua aldez aurretik erabakiko dira Alkatetzak emango duen ebazpenaren bidez.

Salmenta egiten duenak berak edo beste batzuek egindako eskulanak saltzea baimentzen da merkatu horietan, hala nola: larruzko gaiak, zeramikazkoak, margoak, eskulturak, apaingarriak, etab. Janari-edariak saltzea espreski debekatzen da.

6. Atala. Kamioi-dendatan gauzatzen den salmenta.

1. Salmenta-mota hau egiteko, saltzaileak furgoneta edo kamioi-moduko ibilgailuren bat erabiltzen du, beti ere garraioari eta baimendutako produktuen salmentari dagozkien arauen arabera egokitutakoa.Iharduera aldizkakoa edo noizbehinkakoa izango da, eta udalaren baimenean agertzen den lekuan edo lekuetan egingo da.

2. Jan-edarien salmentari dagokionez, ibilgailuari egin zaizkion egokitzapenak eta osagarriak ere agertuko dira, ezarri beharreko teknika eta osasun-arloko araudiak betetzen dituen edo ez egiaztatzeko.

3. Baimena emateko 14. atalean eskatzen diren baldintzez gain, eskabide-egileek honako agiriok erantsi beharko dizkiote eskabideari: ibilgailuaren zirkulazio-baimena, ibilgailua erabiltzen duenaren gida-baimena eta dagokion IAT gainditu izana egiaztatzen duen agiria.

7. Atala. Ezarpen finkoko txosna desmuntagarrietan egiten den salmenta.

1. Kaleko salmenta-mota honetan honako hauek hartzen dira:

a) Karamelu (gozoki) eta fruitu idorren saltokiak.
b) Bisuteria eta eskulanen saltokiak.
c) Ekonomia edo gizarte-arloko gai edo argitalpen saltokiak.
d) Zirkuak, antzokiak eta bestelako ikuskizunak ezartzen direnean jartzen diren saltokiak.
e) Loreak eta landareak saltzeko berariazko saltokiak.

2. Ez dira atal honetan sartzen desmuntatzen ez diren saltokiak, honako salgai hauek saltzen dituztenak:

a) Txurro eta frijituen saltokiak.
b) Izozki eta freskagarrien saltokiak.
c) Meloi eta angurraien saltokiak.
d) Gaztaina erreen saltokiak.
e) Loreak eta landareak saltzeko berariazko saltokiak.
f) Egunkari eta aldezkarien saltokiak.

3. Espreski salbuesten ez diren gainerako saltokiak kaleko salmentarako hartuko dira.

4. Egunkari, aldizkari, ONCEren txosna eta noizbehinkako argitalpen horiei buruzko berariazko arauetan ezarritakoarekin bat etorrita arautuko dira.



  >Orria- 1 2 3 4 5 6 7


 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003