| ELKARTZE ZIBILEN ERREGISTROA
Gure antolamendu juridiko eta sozialaren funtsezko oinarriak nortasunaren
garapenerako askatasuna eta legearen aurrean guztiok dugun berdintasuna
izanik, behartuta daude botere publiko guztiak hiritarren eta horiek
osatzen dituzten taldeen askatasun eta berdintasun horiek benetakoak
eta eraginkorrak izan daitezen beharrezko diren baldintzak sustatzera,
haien eragozle liratekeen oztopoak baztertzen dituztelarik.
Edozein gizon-emakumek du eskubidea, bere buruaren jabe legitimo
gisako ihardueraz, elkarketa afektibo egonkor baten bidez bizitza-komunitate
bat eratzeko, zeinek, seme-alabez osatu, nahiz ez, familia baten
sorrera baitakar eta horri babes soziala, ekonomikoa eta juridikoa
eman beharra daukate botere publikoek.
Ezkontza dugu elkartze afektibo egonkor horrek historian zehar
hartu izan duen erakunde-forma, baina gaur egun elkarbizitza modu
oso desberdinak ditugu, eta bikote ugari dira bere bizitza-komunitate
iraunkorra ezkondu gabe eratzea, ezkondu gabe familia sortzea erabakitzen
duten edo horretara behartuta dauden bikoteak ; ez dago, ordea,
horien arteko harremanak giza-kalitate edo kalitate sozial gutxiagokotzat
zertan jo, ez eta balio juridiko gutxiagoko-
tzat guraso gisa semealabekiko dituzten betekizunak ere.
Bikote hauek, ezkontzarik gabeko elkarketa osatzen dutenak, eta
bertatik sortzen diren familiek, ezkontza bidezko elkarketek eta
beren familiek jasotzen duten babes sozial, ekonomiko eta juridiko
berbera jaso beharko lukete; horrela bermatuko bait da, hain zuzen
ere, begirunea eta gorago aipatu diren funtsezko oinarriak, hots,
hiritar guztiek duten nortasunaren garapenerako eta berdintasunerako
eskubidea.
Konstituzioaren araberako babes hau, oinarri berberak aintzat harturik,
sexu berekoek osatutako elkarketa egonkor eta afektiboei ere eskaini
behar zaie, berezko joera sexualak sexu bereko beste pertsona batekin
bizitzera daramatzan pertsona horiek orain arte baztertzera eta
kriminalizatzera bultzatu izan duten zentzurik gabeko gaizki-ikusteak
gainditu ondoren, gure antolamendu juridikoak egoera hori ezertarako
aintzat hartu ez badu ere.
Esandakoarekin bat dator Europako Legebiltzarra eta, ondorioz,
sexu-aukerak direla eta, bereizketarik ez egiteko eskatzen du eta
sexu berdineko pertsonek osatutako bikoteak ezkontzarekin berdintzeko
erregua egiten du (A3-0028/94).
Ezkontzaz kanpoko elkarketei, sexu berekoak nahiz desberdinekoak
izan, legeek eta epaileek eman dieten erantzuna, ahula, zalantzaz
betea, osotasunik gabekoa eta zatikakoa izan da eta, askotan, kontraesanez
betea. Egoera honek, hainbat eta hainbat herritarri erabateko babes
falta ekarri dio, bai eta injustizia itzelak ere, zibil, administrazio,
fiskal, gizarte eta penal mailan.
Konstituzioak eskatzen duen berdintasunaren eta askatasunaren
erantzule botere publiko guztiak dira, eta horrenbestez, dagozkien
lege-xedapenak ematen ez diren bitartean, eta aplikazio analogikoaren
edo gure garaiko errealitate sozialarekin bat datorren interpretazio
juridikoaren kaltetan izan gabe (Kode Zibileko 3. eta 4. art.) bidezko
dirudi, udal administrazioaren esparru mugatuan bada ere, berdintasuna
bultzatu eta ezkontzaz bes-teko elkarketen bidez, nahiz elkarketa
eratzen duten pertsonek sexu berdinekoak edo desberdinekoak izan,
eratuta-ko familien babes sozial, ekonomiko eta juridikoa bermatuko
duen baliabide juridikoa eskaintzea.
Horretarako, Araudi hau onartu dugu:
|