Ataun,
Gipuzkoako hegoaldean dago kokatua, Goierri bailaran. Nafarroarekin
muga egiten du eta Aralar Parke Naturalaren barruan dago. Bailarako
industriagunetik hurbil baina herri txikia izanik oraindik artzantza,
nekazaritza eta natura munduan erabat txertatuta dago. 58,9 km2ko
zabalera du eta itsas mailatik 196 m-ra dago.
Gipuzkoako herri luzeena da (14 Km) eta oso zabalduta dago auzo
ugarietan. nahiz eta biztanlegoa nagusiki San Martin, San Gregorio
eta Aia auzogunetan bildu..
Agauntza ibaiak zeharkatzen du herria. Arana, ondorengo mendi
hauek babesten dute besteak beste: Areetza (982), Aitxu (968), Arantzamendi
(777), Muñoan (912), Saatsamendi (952), Sarastarri (989),
Leizadi (921), Aizkoate (631) eta Intzartzu (826).
Bertaratzeko dauden aukera desberdinen artean azpimarratu: Autobus
zerbitzuak, Goierrialdea S.L. (943-885969), La Estellesa S.L. (943-470115)
eta Transportes Pesa S.A. (902-101210) dira. Autoz, GI-120 bidea
hartuz (Beasain-Etxarri Aranatz). Trenez, Beasaingo eta Ordiziako
tren geltokiak herritik 5 kmra daude eta Goierrialdea autobus zerbitzuarekin
lotuak. Informazio gehiagorako Garraioak atala ikusi.
|