ATAUNGO UDALAREN ONURA PUBLIKOKO
2.015.1 zk. MENDIAN, AGAUNTZA IZENEKOAN, ARANTZAMENDI PARAJEAN, LARRATZEAK
ARAUTZEKO ORDENANTZA.
Azken urte hauetan, Gipuzkoako Foru Diputazioak herri-larreak hobetu
eta ustiatzen eduki duten esperientzia ona izan denez, orain beharrezko
dela uste dugu larratze horiek baimentzeko mekanismoak eta erabiltzeko
erak udal ordenantza batzuren bidez arautzea.
Horregatik, Ataungo Udalak bere mendiak antolatu eta ustiatzeko
duen eskumenaren indarrez, Baso Administrazioak emandako arauak
betez, ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretuak onartutako Udalen
Ondasunen Erregelamenduko 39, 42 eta 101. artikuluetan ezarri bezala,
XEDATZEN DUT
I. titulua: XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.- Zera da ordenantza honen
xedea Gipuzkoako lurralde historikoko Onura Publikoko Mendien Katalogoko
2.015.1 zk. mendian, Agauntza izenekoan, Arantzamendi parajean,
larreak ustiatzeko arauak ematea.
Larratzea, mendi horrek izan ditzakeen ustiapenetako bat, mendia
zaindu eta hobetzearekin bat datorren eran egin behar da, uztailaren
8an emandako Gipuzkoako Mendien 6/1994 Foru Arauari, indarrean dagoen
Ataungo Onura Publikoko Zelaiak Antolatzeko Planari eta, batez ere,
Larreak Ustiatzeko Urteko Planetan ezarritakoari jarraituz.
2. artikulua.- Larratze gaietan Ataungo
Udalak eman ditzakeen baimenak bertako herritarren edo udal barrutian
dauden nekazaritzako ustialeku edo finken titularren ganaduarentzat
izango dira batez ere, behi, zaldi edo ardi espezietakoak izan eta
umedun edo umerik gabeko abere emeak edota azienda berritzeko abereak
badira.Zentzu horretan, larratzeko orduan lehentasuna izango dute
artikulu honen aurreko paragrafoan ezarritakoa betez, Agauntzako
auzo larreak, antolamendu baten barruan, ustiatzen ibili ziren titularren
aziendek.
3. artikulua.- Ataungo Udalak, larreak
ustiatzeko Urteko Planen bidez, zehatz ditzake zeintzuk diren larreratzeko
tokiak eta denborak eta, era berean, espezieka larra dezaketen kantitatea
ere. Ezarri eta arautu ditzake, era berean, aldi baterako edo iraunkorki
aziendentzat sartzea debekatuta egongo diren larre tokiak, eta “hobetutzat”
hartzen diren larre tokietarako baldintza espezifikoak jarri ere.
II. titulua: LARRATZEA BAIMENTZEKO BALDINTZAK
4. artikulua.- Ordenantza honek hartzen
duen eremuan, oro har, larratzeko baimena eman daiteke behi, ardi
eta zaldi aziendak dituzten abaltzainek ordenantzan dauden baldintza
objektibo eta subjektiboak bete eta jarriko diren ustiatzeko kuotak
ordaintzen badituzte.
5. artikulua.- Auzo larreak ustiatzeko
udal baimena eska dezakete I. tituluko 2. artikuluaren barruan egon
eta zerga eta auzo betebeharretan eguneratuta badaude.
6. artikulua.- Larratze erregimenean
eduki nahi den aziendak behar bezala identifikatuta eta Nekazaritza
Ustialekuen Erregistroan izena emanda egon behar du eta, saneamenduari
eta abereen mugimenduari buruz dagoen arautegia betetzeaz gain,
Gipuzkoako lurralde historikoan, eta udalerri mailan udal agintariek
ezar ditzaketen, derrigorrez betebeharreko guztiak bete beharko
ditu.
7. artikulua.- Erabat debekatuta dago
ahuntzak eta txerriak larreratzea ordenantza honek hartzen dituen
mendietan. Behi, ardi eta zaldi aziendei bakarrik utz dakieke larra-
tzen, umedun edo umerik gabeko abere emeak badira, eta/edo azienda
berritzeko abereak.
|