::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






-Marumendi
-Kaleko salmenta
-Herrialde behartsuak
-Elkartze zibilak
-Baso pisten ordenantzak
-Arantzamendi


:: KALEKO SALMENTA

IV. ATALBURUA.
Udal-baimenaren ezaugarriak.

23 Atala.

1.-
Udal-baimena norberarena eta besterenganaezina izango da. Edonola ere, baimen horretaz baliatu ahal izango dira pertsona baimenduak.
2.- Norbanakakoen kasuan, aurrekoaren ondorioetarako, jabearen ezkontidea, seme-alabak eta langileak Gizarte Segurantzan izena emanda badaude.
3.- Lege nortasuna dutenen kasuan, artikulu honen lehen zatiaren ondorioetarako, Gizarte Segurantzan izena emanda dauden enpresen kide eta langileak.

24. Atala.

Baimenak gehienez urtebeteko iraupena izango du, eta baimena ematen den urteko abenduaren 31n bukatuko da, noizbehinkako merkatu eta kamio-dendetan egiten den kaleko salmentaren kasuetan izan ezik. Kasu horietan, baimenean bertan ezarriko da salmenta-mota hori zein egun jakinetan gauza daitekeen.

Baimena berritzeko, beharrezko agiriak aurkeztu beharko zaizko udal-agintaritzari horretarako ezartzen den epean.

V. ATALBURUA.
Baimenaren iraungipena.

25. Atala. Salmenta-baimenaren iraungipen-arrazoi izango dira honako hauek:

a) Baimenaren iraupen-aldia amaitzea.
b) Jabeak baimenari uko egitea.
c) Jabea hiltzea, edo, hala balegokio, enpresa desegitea.
d) Saltokia eskuz aldatzea.
e) Baimena galtzea dakarren zigorra.
f) Dagozkion prezio publikoak ez ordaintzea.
g) Baimena lortzeko eskatzen diren baldintza guztiak edo horietakoren bat     galtzea.
h) Udalak aurretik jakin gabe, 8 astetan jarraian merkatura ez joatea.
i) Udalak baimena ezeztatzen duelako, 20. atalean ezarrita dagoenez.
j) Kokapen eta maiztasun finkoko merkatua edo udalerrian kaleko salmenta oro     har etetea.

Iraungipena d), e), f), g), h) eta e) arrazoiei badagokie, udaleko organo eskudunak horretarako erabakia hartu beharko du doakionari entzun ondoren gehienez 15 eguneko epean.

III. IDAZPURUA.
KALEKO SALMENTA EGITEN DUTENEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK.

26. Atala. Eskubideak:

1. ATAUNgo udalerrian kaleko salmenta egiteko udal-baimenen jabe direnek honako eskubide hauek izango dituzte:

a) Baimena duteneko saltokiak betetzekoa.
b) Udalak baimendutako salmenta-iharduera jendaurrean eta baketsuki gauzatzekoa, baimenean zehaztutako ordu eta baldintzetan.
c) Baimendutako iharduera egin ahal izateko, herriko agintaritzen eta udaltzaingoaren babesa eskatzekoa.
d) Baimena eman den merkatua eteten bada, udal-baimenaren jabe denak haren ordez egin daitekeen merkatuan beste saltoki bat lortzeko lehentasuna izatekoa, eta, ahal den neurrian, iraungitako baimenaren baldintza berak gordeaz.
e) Iharduera gauzatzea baimentzen deneko merkatuaren funtzionamendua hobetzeko erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztekoa.
f) Udalak baimenaren jabeari nortasun-txartela ematekoa: txartel horren edukia
19. atalean zehazten da.
g) Baimenaren jabeak berak, edo bere ordezkoek saltokian salmenta-iharduera gauzatzekoa.
h) Bere saltokia non dagoen jakitekoa. Saltoki hori, beti ere, galilpotez, solairuz edo porlanez estalitako zoruaren gainean ezarri beharko da.
i) Salmenta baimentzen deneko egunak Udalak ez aldatzekoa, jai edo ospakizun berezi batekin bat ez badatoz behintzat. Kasu horretan, nahikoa aurrerapenaz jakinaraziko dio Udalak aldaketa hori.

2. Aldizkako merkatuetan kaleko salmenta gauzatzeko udal-baimenaren jabeek, halaber, azoka horietan salmentak eragindako hondakinak jasotzeko esparrua edo edukiontziak erabiltzeko eskubidea izango dute. Gainera, ahal den neurrian, eskueran izango dituzte merkatu horietan:

a) Plazako iturria edo txorroteko ur-zerbitzua.
b) Argi-indarra hartzeko puntuak, hozkailuak, baskulak, etab. lotzeko.
c) Ordezko baskula bat, erosleek bidezko egiaztapenak egiteko aukera izan dezaten.
d) Jendearentzako komunak merkatuko instalazioetan edo handik hurbil.



  >Orria- 1 2 3 4 5 6 7


 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003