JENTILEN
ETORRERA
Ataungo
herrian, urtero 1981etik, Euskal mitologian eta
esaera zaharretan oinarritutako JENTILEN
ETORRERA ospakizun berezia egiten da.
Ikuskizunak bi zati ditu.
Lehenengoan,
San Martingo plazan Herriko ordezkariak (Kristauak)
Jentilei harrera egiten die. Ondoren herriko ordezkari
guztiak eta Jentilbaratzatik jeitsi diren Jentilak eta
Sorginak zuzien argiaren laguntzarekin auzoko kale nagusia
zeharkatzen dute antzezpena gauzatzen den lekuraino.
Bigarrenean,
Herri antzerkia eta ikuskizuna nahasten dira. Bertan
urtetik urtera aldatzen diren pasarte edo leiendak antzesten
dira. ANTZERKIAn kontatuko diren istorioak, Ataun berarekin
zerikusia duten esaundak jasotzen dira eta urtero ematen
du aukera gauza berriren bat egiteko. Hau dena herriko
ABESBATZ, DANTZARI,
MUSIKA, ARGI
eta SOINU efektoekin osatuz
IPUIN HARRIGARRI bat bezala
bihurtzen da IKUSKIZUNA.
SORRERA:
Herriaren sinismen, kontu zahar eta leiendak daude oinarrian.
Mitoak. Mitologia oso barruan bait dauka jendeak Ataunen.
Inguruaren interpretazioa: erabat sinistuta batzuetan
eta jendearen entretenigarri beste batzuetan. Hau izan
zen antolatzaileentzat, honelako ekimen bati heltzeko
sustrai edo arrrazoi nagusia.
Txikitatik entzun eta sinistarazitako kontuak, gure
gurasoengandik jasotako pasadizoak gaur egun erabat
galduak dira. Mundu magiko hura desagertzear dago eta
guk eutsi egin nahi diogu edo ta gutxienez behintzat
ezagutarazi gure ondorengoei.
Horrela,
batez ere, JOXEMIEL BARANDIARANek jaso eta gorde zizkigun
hainbat istorio, kontakizun, esaunda eta leku mitologiko,
urtez urte azaltzen eta jendeari iristen ahalegintzen
gara. Larriak, gustora aspaldiko garaira itzultzen dituztelako
eta haurrak berriz harriturik mundu berri bat sortzen
zaielako.
Ahoz aho eta mendez mende iritsi dira JENTIL, SORGIN,
AZTI, BASAJAUN, SAN MARTIN TXIKI, KIXMI eta beste pertsonaia
mitolojikoen berri. Oso presente egon da guzti hori
Ataunen. Gaur oraindik JENTIL edo ta JENTIL ONDORENGO
deitzen zaie, Ataungo lekurik apartatuenetan bizi direnei.
HISTORIA:
1.981an bihurtu zen lehenbiziko aldiz antzerki JENTILEN
ETORRERA. Jentil eta kristauen arteko harremanak, ezin
konponduak, elkarren beharra, ohitura aldaketak, erlijio
desberdinak dira honen sustrai.
Alde batetik, JENTILAK ditugu mendi-goi, harpe eta kobazuloetan,
beraien sinismen eta ohiturekin. MIKELATS buru dutela,
TORTO, ATARRABI, ALARABI, BASAJAUN, SORGINAK, ...
Bestetik berriz, KRISTAUAK, beheko errekondo eta zelai
haranetan, sisnismen eta fede berriarekin. ALKATEA,
ERRETOREA, SAMARTIN TXIKI, ...
Lehena eta Oraina. Joana eta Geroa aurrez aurre. Erdian
KIXMI.
Guzti
hori antzesten, esan bezala, 81eko Ekainean hasi ginen
Garaipen Jaiak, San Martin auzoko Festak izan ziren
aitzakia. Gaur egun TRADIZIO da herrian eta fama haundiko
ospakizuna bailaran. Hori bait da urtetik urtera etortzen
den jendearen presentziak agerian uzten duena.
Gauez, larruzko jantziekin eta eskuan zuziak sutan
hartuta etortzen dira menditik JENTILAK. Beheran zai
KRISTAU herria, Alkate, Erretore, Mediku, Eskribau eta
herri xehea. Bakoitzak bereari eutsi nahi baina denak
elkarren beharrean. Ta denak ATAUNDAR.
Bataz
beste antzerkian, antzestuz batzuk, antolaketa lanetan
besteak, 120 bat herritarrek parte hartzen dute aldioro.
Edadean 4 urtetik hasi eta 80 urtetik goragokoak.
Bestalde garai bakoitzeko pertsonaien jantzi, lanabes
eta bizimodua ahalik eta modu egokienean errekuperatu
nahi izaten dugu. Adibide bat jartzeko, jentilek menditik
ekarritako harriak bi idik bultzatutako LERA baten ekarri
genituen. Garai bateko tresna zaharren erakustoki eta
eginkizuna azaldu.
|