|
 |
Ataungo Udalak, Argazki Lehiaketarako deialdia egiten du
urte hasieran. Deialdi honen asmo nagusia, argazkietan, Ataunen
bil daitezkeen gai berezienak edo ta erakargarrienak erakustea
da, paisaia, bizimodua, baserriak, eraikuntza historikoak,
Argazki irabazle eta hautatu daitezkeen beste batzuekin
Ataungo postalak eginten dira.
Arauak:
1.a.- Parte hartzaile bakoitzak
gutxienez 3 argazki eta gehienez 9, aurkeztu beharko ditu.
Argazkiek, gai desberdinak adierazi behar dituzte.
2.a.- Argazkian, derrigorrezkoa
da Ataun identifikatu ahal izatea.
3.a.- Lehiaketan, edozein argazkilarik
parte har dezake.
4.a.- Argazkiak koloretan nahiz
zuri beltzean izan daitezke. 20x25 zm dituen argazki paperetan.
24 x 30 zm dituen kartulina batean erantsita aurkeztuko dira.
5.a.- Lanak
izenpetu gabe azalduko dira. Identifikazioa, zenbaki bidez
eta sobre itxi baten egingo da. Aipatutako sobre hau, udaletxean
jasoko da fitxarekin batera non azaldu beharko diren egilearen
izena, adina, helbidea, telefonoa eta argazkiei dagokien negatibo
edo ta diapositibekin.
6.a.- Hiru sari izango dira:
 |
Lehen saria:
Bigarren saria:
Hirugarren saria |
360
€
150 €
90 €
|
7.a.- Epaimahaia, kultur batzordeko
arduraduna, alderdietako ordezkari eta argazkigintza arloko
zenbait adituz osatuko da. 8.a.-
Lanak udaletxean aurkeztu behar izaten dira abenduaren 1a baino
lehenago. 9.a.- Lanekin erakustaldi
bat antolatuko da. 10.a.-
Epaimahaiaren erabakia abenduaren 15a baino lehenago ezagutarazten
da. 11.a.- Irabazleek, horretarakoxe
egingo den ospakizun batean jasoko dute saria. 12.a.-
Lan sarituak eta sarituta gertatu ez diren lehenengo 10 argazkiak
Udalaren ondasun geldituko dira. 13.a.-
Lehiaketa honetan parte hartzeak orain arte aipatutako arau
guztiak onartzea suposatzen du.
|