| HERRI ERABILERAKO BASO-PISTA ETA
BIDEEN ERABILERA BEREZIA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
HITZAURREA
Azken urteotan herribide eta baso-pistak egokitzeko udalerrian
egin diren inbertsioen multzo garrantzitsuak arautegi bat ezartzeko
premia eragiten du, guztiok bertatik ibiltzeko dugun eskubidea murriztu
gabe, berauen erabilpen desegokia edo neurriz kanpokoa eta zoruaren
ondoriozko hondamena gutxitu dadin.
Bide hauek egokitu zirenetik igarotako denboraldiak Korporazioari
erakutsi dio ondasun hauen erabilpen indiskriminatu eta arduragabea
ekidingo lukeen araudi ezak zer nolako ondorioak dakartzan.
Piskanaka egoera hau konpontzeko asmoz, eta Erregimen Lokaleko Oinarrien
Legean eta berau garatzen duten Ondasun eta Zerbitzuen Erregelamenduetan
bildutako aurreikuspenen babesean, honako araudi hau ezartzen da.
1. artikulua.
Ordenantza honen xedea herri erabilerako eta baso pisten erabilera
berezia arautzea da, ondasun hauei dagokienez Udalari egotzitako
konpetentziak erabiliz.
2. artikulua.
Herri erabilerako diren heinean, Udalari dagokio ondasun hauen erabilpenen
plangintza eta arauketa.
3. artikulua.
Erabilera librea izanik, landabideek nolako ezaugarriak dituzten
eta hauen inguruan sortzen diren interesak ikusita, ondorengo arau
orokor hauek ezartzen dira:
A.-
Debekaturik daude ondorengo ibilgailu hauen aipatuko diren
erabilerak:
-Oruga ibilgailuak beraien kate gainean ibiltzea.
-Baso lanetako edozein makina, oruga edo
kate gainean ibiltzea.
-Edozein motatako ibilgailuek, bidearen
zoru gainean egurrak lorrean eramatea.
-Beste edozein motatako ibilgailuek, ardatz berbereko
gurpilen artean 3 metro edo gehiagoko
tartea baldin badute, eta hutsean 15 tona edo gehiagoko pisua baldin
badute.
B.-
Orokorrean, beste edozein motatako ibilgailuen erabilerari ondorengo
mugapenak ezartzen zaizkie:
- Kamioiak: zama osoa (bruto deitua) gehienezkoa
25 tn. eta gehienezko abiadura 30
km/orduko.
- Autoek: gehienezko abiadura 40 km/orduko.
- Bi gurpilekoak: gehienezko abiadura 30 km/orduko.
- Baserri lanetako traktoreak: gehienezko abiadura
20 km/orduko.
C.-
Iharduketa berezientzat Udal baimena lortzea derrigorrezkoa izango
da, eta ezinbesteko puntualen batzuen kasuetako, Udalak salbuespenik
egiterik izango du, batipat A) atalean aipaturikoentzat.
4. artikulua
Araudi honen arabera, iharduketak orokorrak eta berezietan sailkatzen
dira. Orokorrak B) atalean agertzen direnak lirateke, beste gainontzekoak
berezietan egongo liratekelarik, batipat zama osoa (bruto delakoa)
25 tn. baino gehiago duten garraioak.
BAIMENA ESKURATZEKO DERRIGORTASUNA
5. artikulua.
Aurreko artikuluan iharduketa berezi bezela sailkatu direnentzat,
ihardunean hasi aurretik Udal baimena eskuratzea derrigorrezkoa
izango da.
6. artikulua.
Ihardun berezia eragiten duenak, hau da, baso jabea, abeltzaina
edo baserri jabea, izango da Udalari agerpena emango diona, bai
erabiliko diren bideen nondik norakoa, eta baita ere ihardun berezia
nork burutuko duenarena.
Ihardun horren eragileak bere agerpenean azaldu beharko du zertan
datzan ihardun horrek. Horretarako, eta baso ustiapenei dagokionean,
Diputazioak luzaturiko baimena azaldu beharko du, ustiatuko den
egur kopuruaren berri jakiteko eta honek eragingo duen garraioa
estimatzeko. Aldiz, Udal baimena behar duten beste edozein iharduketetako,
baimen horretan agertzen denetik estimatu ahal izango da garraioaren
garrantzia. Bideen konpontze lanek sortzen dituzten garraioeri dagokionean
berriz, konponketeri buruzko aurrekontua Udalari azaldu beharko
zaio, horren arabera garraioaren nolakoa eta zenbatekoa estimatuko
direlarik.
|