MONDEJU
BELTZA.
Da
Ataungo janari bereizgarriena eta ezagunena. Urritik-martxora
bitartean, eguraldia hozten hasten duenean egiten da ardikiaz
baliatuz. Arzak Jatetxe ospetsuan ere Ataungo mondejuak plater
bitxitzat eskeintzen dira bere garaian.
Odolkiak. Mondejuak. Zer desberdintasun dute?
Egiteko erabiltzen den odolean bereizten dira. Odolkiak txerriaren
odol eta seboarekin egiten dira. Mondejuak ardi-odol eta seboarekin.
Odolaz gain, barazki (tipula eta porrua), gatza, oreganoa, pipermina
eta ardi seboa dira mondejuak egiteko behar ditugun osagaiak.
Barazkiak gantzetan erregosten ditugu, xamurtu bitartean, gero
odola eta espezieak erantsi, gatz puntua eman eta hestean sartzen
dugu. Moztu, txordoa egin eta uretan egosten da, hogei bat minutuz,
urak irakin gabe, mondejuak leher ez daitezen. San Martiñak
ingurua izaten da, batik bat, dastatzeko garairik egokiena.
Mondejuaren osagarri gisa aipa ditzagun mondeju-zopa, ardikia,
pikatxa, gaztaia eta gaztanbera (mamia).
TALOA.
Euskal
Herria osoan ezagutzen den janaria. Gosete garaian janaririk
garrantzitsuena izan zen. Gaur egun negu garaian jaten da.
Artirinaz (arto-irina) egindako opil zapal eta biribila (torta)
da taloa. Egiteko, artirina (xehea), ura eta gatza behar dira.
Taloa egiteko lehenengo artirina orratu behar da ur beroa
eta gatzakin. Ondo nahastu, bolak egin eta talapalean (talo-ohola)
joz, zabaldu. Ondoren txapa beroan erre (garai batean taloburnin
(taloburdina) eta jan esnean, txistorrakin,hirugiarrakin,
txokolatekin, gaztakin, …
GAZTA.

Artzain ugari dago Ataunen. Aralarreko larretan ibiltzen dira
negu garaian. Egiten dituzten gaztaiak Idiazabal erara egindakoak
dira. Benetan oso onak!
ZIZA
eta PERRETXIKU.

Leku on ugariko inguruneak ditu Ataunek. Zorte on!
|