

|
 |
Ikas kurtsoari amaiera emateko, ekainaren zehar antolatzen diren
kirol eta kultur ekimenei deitzen zaio OTSO
FESTA.
Bertan zenbait ospakizun bihurtzen dira nagusi.
SARI BANAKETAKO AFARIA.
Hemen urteko kirol desberdinetako txapelketetako irabazleei
banatzen zaie sariak. Baita ere Herriko Urrezko Otsoa ematen
zaie arrazoi batengatik edo besterengatik destakatu diren
herritarrei.
BERTSO ETA KANTU AFARIA.
Afari honetan herriko bertsolari, bertsozale, abeslari eta
nahi duen guztiak parte hartzen du. Bertan banatzen den liburuxka
baten bitartez afal ondoren eder bat pasatzeko une paregabea
izaten da bertso eta kantu bidez.
HERRIKO MUSIKA IKASLEEN eta OTSOAK
DANTZA TALDEAren JAIALDIA.
Jaialdi hau oso ekimen garrantzitsua bihurtzen da izan ere
ikasleek urtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera ederra
bait dute.
Hauezaz gain, ardo kata ikastaroa, antzerkia, musika kontzertua,
etabar antolatzen dira.
|