| 

::Alkatea
::Udal
antolakuntza
::Ordenantzak
::Azpiegiturak
::Helbideak
::Udalbatzarrak
::Arau subsidiarioak
::Laguntzak
::Garraioa
::Lehiaketak
::Zergak eta tasak
::Aurrekontuak
::Proiektuak



::Kokapena
::Historia
::Biztanleria
::Garraioa
::Ekonomia
::Planoa
::Irudiak
::Pertsonaiak
::Ondarea
::Euskara
::Jatetxe eta
tabernak
::Ostatuak
::Jaiak eta Ospakizunak

 
::Kokapena
::Garraioa
::Ibilbideak
::Ondarea
::Gastronomia
::Eskalada eskola
::Espeleologia
::Ostatuak
::Jatetxe eta
tabernak
::Irudiak



::Sarrera
::Aralar Parke Naturala
::Lizarrusti Parketxea
::Trikuharri eta kobak
::Mendia
::Eskalada
::Espeleologia
::Lareoko urtegia
::Ataungo Domoa
|
 |
 |
:: SARRERA |
Aralar,
1.994an izendatu zen Parke Natural. 10.956 Ha. ditu. Atauni dagokionez,
udalerriaren hiru laurdenak parkearen barnean sartzen dira. Sarbide
ugari ditu eta Ataunen bertan daude kokaturik gehienak. Nagusiena
Lizarrustikoa da.
Aralarko Natur Parkea, altitudeari, hedadurari, lurzoruaren erabilerari
eta balio naturalei dagokienez, Euskal Herriko mendigunerik garrantzitsuenetarikoa
denaren barnean kokatzen da. Gipuzkoako hego-ekialdean dago kokaturik
eta mendikate bereko Nafarroako gunearekin egiten du muga. Lehenengo
mailako paisaia-erreferentzia dugu hau.
Parkearen baitan berezitasun eta balio natural handiko zenbait gune
dago:
Akaitz pagadia, duen hagin mordoarengatik ezaguna dena; Pardarriko
lapiaza eta Txindokiren iparraldeko hegalak eta sakanak, florari eta
faunari dagokionez oso espezie bereziak dituztenak; Aitzarteko "Ataungo
domoa" ezagutzen dugun mailartea; Arritzagako harana eta Pardelutzeko
izozturiko zirkoa, aparteko interes geologikoa duena; baso hostotsu
garrantzitsuak, etab.
Aralarko Parke Naturala, aisialdiari eta dibertimenduari dagokionez
ahalmen handia duen gunea da. Inguruko herriak eta baserriak beraiek
ere, Aralarko erakargarri dira zeinahi bisitarirentzat. Txindokiren
gisako gailur ezagunak edota monumentu megalitikoak dituzten alturako
larregune zabalak hagitz interesgarriak dira mendizaleentzat. Lizarrusti
mendatean, informazio-zentroa eta aterpetxea dituen Parkearen Interpretazio
Zentroa eraiki da. Diaporamari begirada bat eman ostean, ibilaldi
mordoa egin daiteke Aralarko Mendilerroan barna: Lareo urtegia, monumentu
megalitikoen ibilbidea, Jentibaratzako Gaztelua, mendixkak, gailurrak,
etab.
Periferia eta Aia auzoko gunea kenduta, ez dago biztanle-multzo askorik
Parkean. Hala, parkearen beheko aldean barreiaturiko baserri bakan
batzuk eta abeltzaintza-erabilera duten txabolak baino ez ditugu aurkituko.
Aralarko gizakiaren iragana Neolitiko garaiko artzaintza-jardueran
da kokatzekoa. Hilobi-monumentu ugarik jasan du denboraren joana,
lehenengo gizakiek eraldatu zuten ingurune naturalaren oso antzekoan
den honetan; kareharrizko haitz zabal hauetan izan ziren basoek irekiriko
larre zabal hauetan.
Udan, artzainek Mendilerroko bordak izan ohi dituzte bizileku eta
bertan garatu ohi dute beren jarduera. Borda hauetariko gehienak,
Enirio-Aralarko Mankomunitateko lurretako larre publikoetan daude
kokaturik.
Aralar, kondaira eta mito ugariren kabi izan da. San Migel goiaingeruaren
agerpena Teodosio Goñiri VIII. mendean, Mari eta Txindokiko
bere leizea, Putxerriko Dama, jentilak eta Kixmiren etorrera, mendilerroan
kokaturiko pasarte mitologiko ezagunak dira. Ataungo seme izan zen
On Joxe Migel Barandiaranek (1889-1991) kondaira hauetariko asko bildu
zuen eta Aralarko aztarnategi arkeologikoak ere aztertu zituen. Bertan
katalogaturik dira 30 trikuharri, 15 tomulo, 7 monolito, 2 harrespil
eta 13 leize-zulo.
Munoako antzinako galtzadak eta Auzako Gazteluko hondakinek, garai
historikoetan merkataritzari eta gudari emanikoak izan zirela ematen
dute aditzera. Arritzagako meatzetako hondakinek eta Lizarrustiko
basoko trenak, errotek eta burdinolek, orain hamarkada batzuk parkean
nagusi zen industria-jarduera ekartzen dute gogora; egurgileak, ikazkinak
eta artzainak hilabete batzuez Mendilerroan izaten zireneko garaikoa.
Parkearen ertzean kokaturiko baserri-guneetan, landari (baserriak,
dorretxeak, oinetxeak) eta erlijioari (ermitak eta elizak) loturikoa
den interes handiko arkitektura aurki daiteke. Erlijiozko arkitekturaren
barruan, Mendilerroaren bihotzean kokaturiko San Migel ermita da aipatzekoa.
Nafarroan kokaturik badago ere, abuztuaren 2. igandean Santuaren irudia
Gipuzkoan kokaturiko Igaratzaraino eramaten dute pelegrinazioan.
Aralar, Gipuzkoako eta oro har Euskal Herriko mendigoizaletasunaren
erreferentzia-puntu garbia izan da tradizionalki. Txindoki, Ganbo,
Putterri, Auza, Irumugarrieta, Marumendi, Enerio, Igaratza, ... gisako
gailurrek duten erakargarritasunaren eraginez, hala nola Nafarroako
pagadiak edota San Migelek duenaren eraginez eta mendilerroa Gipuzkoako
nahiz Nafarroako hiriguneei dagokienez kokaleku estrategikoan kokatua
egotearen ondorioz, jenderik gehien jasotzen duen mendilerroetarikoa
da Aralar-Natura-ingurune aberats mordoa du Aralarrek:
Lareoko urtegia, historiaurreko monumentu megalitiko ugari; hamaika
pasarte mitologikoren kokagune izandako ehunka kobazulo eta leize;
basurde, basakatu, azeri, putre, arrano eta animalia desberdinen kabi
diren pagadi eta harizti sail ederrak.
|
 |
|
 

|