Merkataritza-etxe iraunkorretik kanpoko salmenta euskal udalerrietako
herri-ohituretan oso finkatua dagoen salmenta-mota da, hainbat gorabehera
dela eta, azken urteotan asko hedatu dena. Hori dela eta, salmenta-mota
horri buruz antzina zegoen ikusmoldea gainditu da, eta dagoeneko
ez da hartzen merkataritza-banaketa finkatuaren ordezko eta osagarritzat.
Kaleko salmentak, hau da, saltoki finkoetan egiten ez den salmentak,
gero eta garrantzi handiagoa duenez, beharrezkoa da zenbait neurri
hartzea: alde batetik, iharduera horiek lehia aske eta leialean
egiten direla ziurtatzeko eta, bestetik, kontsumitzaileen bidezko
eskubideak zaindu eta bermatzeko, bai eta horien osasuna eta segurtasuna
babesteko ere, eta eskaintzen diren ondasun eta zerbitzuen kalitatea
ziurtatzeko.
Asmo horrekin osatu da kaleko salmentaren ihardunbidea eta baldintzak
arautzen dituen ordenantza hau. Hori guztia indarrean dauden arauak
betetzeko.
ATARIKO IDAZPURUA.
EZARPEN EREMUA.
1. Atala. Ordenantza honen helburua ATAUNGO
udalerrian kaleko salmenta arautzea da.
2. Atala. Kaleko salmenta. Zer den.
Kaleko salmenta ohiko saltzaileek edo noizean behin saltzen dutenek
merkataritza-etxetik kanpo egindako salmenta da, saltoki edo eraikuntza
desmuntagarrietan edota ibilgailuetan. Kaleko salmentak udalaren
baimena beharko du; baimen hori besterengana ezina izango da eta
gehienez urtebeteko iraupena izango du, ordenantza honetako 25.
atalean jasotako kasuetan izan ezik.
3. Atala. Kaleko salmenta motak.
Ordenantza honen ezarpen-eremuari dagozkion kaleko salmenta motak
honako hauek dira:
a) Betidanik antolatu diren aldizkako
merkatuak edota berriak, leku jakinetan jartzen direnak. Geihenez
astean bitan antolatuko dira.
b) Azokak, jaiak, herriko ospakizunak
edo eskulangintza-azokak direla eta, noizean behin ezartzen diren
merkatuak.
c) Kamioi-denda edo kaleetan jartzen
diren postuetako salmentak, egoera eta baldintza jakinetan baimendutakoak.
4. Atala. Leku jakinetan ezartzen diren
aldizkako merkatuak.
1.-
Kaleko salmenta egiten den saltegi-multzoak dira honelako merkatuak,
betidanikoak zein berriak, eta udalak erabakitako kale-esparruetan
egiten dira maiztasun finkoz.
|