|
IV. titulua: BORDAK ETA TXABOLAK ERABILTZEA
15. artikulua.- Abeltzainek Agautz mendian
dauden bordak eta txabolak erabiltzerakoan jarraian ezartzen den
erregimen juridikoa beteko dute.
16. artikulua.- Bordak eta txabolak abeltzantzarako
erabiliz gero, modu berezian eta bertako ohiturari jarraiki erabiliko
dira, beraien aprobetxamendua indibiduala izanik, izan ere, ezin
batzaie erabilera edo aprobetxamendu kolektiborik eman.
17. artikulua.- Aprobetxamendu honen
onuradunek, Ataungo bizilagun izateaz gain, abeltzaintza ustiapenen
erregistroan inskribaturik egon beharko dute eta artalde horrekin
Agautz mendian larrean ibiltzeko administrazioaren baimena dutela
egiaztatu beharko dute.
18. artikulua.- Agautz mendiko txabolen
aprobetxamendu-emakida eskumenekoa izango da eta, edozein modura
ere, artzaintzaren erlazionatutako jardueraren bat burutu beharko
da. Lehentasuna izango dute abeltzintza alorreko profesionalak direla
egiaztatzen dutenek, euren errentaren %50ª baino gehiago jarduera
horretatik datorrela egiaztatzen dutenek, eta/edo ardiak mendian
bertan jetziz eta gazta mendian bertan eginez artzaintza ohiko moduan
aritzen direla egiaztatzen dutenek.
19. artikulua.- Txabolak edo bordak erabiltzen
dituzten bitartean, aprobetxamendu honen onuradunek euren kontura
egin beharko dituzte borda horiek hartu zituztenean zeuden erabilera-egoera
berdintsuan zaiztzeko egin beharreko konponketa lanak.
20. artikulua.- Udalarekin izenpetutako
agiriaren arabera, Ordenantza hau indarrean sartzean bordak erabiltzen
ari diren abeltzainek eskubide hori izaten jarraituko dute, erabilera
eta gozamen lagapenerako kontratuetan ezarritako erregimen juridikoarekin
bat etorriz, eta beti ere 17. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen
badituzte.
21. artikulua.- Debekatuta dago Agautz
mendian txabolak eta bordak eraikitzea, Nekazaritza Departamentuaren
aldeko txostena eta Udalaren berariazko baimena eduki gabe.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Lehena.- Ordenantza honetan aurreikusitakoa urratuz gero, zigortzeko
ahalmena Gipuzkoako lurralde historikoko Baso Administrazioari dagokio,
Mendien Foru Arauean ezarritakoari jarraituz.
Bigarrena.- Ordenantza honetan eta Larreak Ustiatzeko Urteko Planetan
erabakitakoa hobeto betetzeko, Ataungo Abeltzainen Batzordea edo
Elkartea eratu eta abian jartzen saiatuko da herriko udala.
AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza honek, bere behin betiko onarpena Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratu eta hamabost laneguneko epea igarota hartuko
du indarra. |