III. titulua: BAIMENTZEKO PROZEDURA
10. artiulua.- Ordenantza honek aipatzen
dituen larratzeko eskaerak larratu aurreko urteko urriaren 15a baino
lehen egin behar dira Udal Erregistroan eta eskaeretan adierazi
behar da, espezien arabera, zenbat buru larratu nahi den. Eskaera
orriarekin batera abere bakoitzaren jabearen eta identitatearen
ziurtagiri egiaztagarriak aurkeztu behar dira eta eskatzen diren
osasun betebeharrak betetzen direla ere egiaztatu.
Horiez gain, larratzeko baimena emateko beharrezko derizkion datu
osagarriak eska ditzeke Udalak.
11. artikulua.- Eskaerak, egin beharreko
kontsiderazio, erregulazio eta/edo mugegetekin batera, Larreak Ustiatzeko
Urteko Planean sartu eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaritzara
bidali behar dira, onar ditzan.
Tramite hori bete ondoren, eskaera bakoitzaren behin-behineko ebazpena
jakinaraziko die Udalak eskatzaileei. Eskaera hori behin betikoa
izango da eskatzaileak ezarrita dauden udal tasak, baimendutako
abereen kopuruari bakarrik dagozkionak, ordaintzen dituenean.
12. artikulua.- Larreak preferenteki
herriko abeltzainentzat izango dira. Udalak antola ditzake ustiapen
horiek ondoko irizpide hauei jarraituz:
1)
Larreratzeko baimenak, hasiera batean, I. tituluko 2. artikuluaren
barruan egon eta AGAUTZko larreak, eraldatu eta hobetzeko lanen
hasieratik, antolamendu baten barruan, ustiatzen ibili direnei emango
zaizkie.
2)
Baimen horiek beste ustiapen batzuekin bat etorriko liratekeenean,
larratzeko baimena eman daiteke Ataungo auzotarrei edota udalerriko
ustialeku edo etxaldeen jabeei aurreko apartaduan ez badaude sartuta.
3)
Mendiaren baliabide naturalak gutxitzeko arriskurik gabe, oraindik
beste larratze batzuk ere baimentzeko aukera badago, larratzeko
baimena eman dezake Udalak Ataunen bizi ez arren eskaera egin duten
abeltzainei.
Udalak eman ditzake baimenak denbora, espazio edo abelburu kopuruari
begiratuta. Aurreko apartaduetako edozeinen barruan, gertatzen bada
larre eskaerek mendiaren ustiapen normala gainditu egiten dutela,
Udalak abelburuen kopuruaren arabera eman ditzake baimenak.
13. artikulua.- Ataungo Udalak emandako
larratzeko baimenak urtebeterako izango dira, hau da, eskaera aurkeztutako
egunaren ondoko urte natural osorako. Baimena ematen den kasuetan
zigilu edo identifikatzeko udal adierazle batez markatu behar dira
abereak.
14. artikulua.- Egin behar duten ustiapenaren
ordain gisa, abelburuko (edo artaldeko) abeltzainek ordaindu behar
dituzten gutxieneko kuotak jarriko ditu Udalak. Hasiera batean Udalak
jarriko dituen kuotak larre horiek zaintzeak (ustiatzearen ondorioz)
ekarriko dituen gastuak ordaintzeko izango dira.
|