| II. titulua: LARRATZEA BAIMENTZEKO BALDINTZAK
4. artikulua.- Ordenantza honek hartzen
duen eremuan, oro har, larratzeko baimena eman daiteke behi, ardi
eta zaldi aziendak dituzten abaltzainek ordenantzan dauden baldintza
objektibo eta subjektiboak bete eta jarriko diren ustiatzeko kuotak
ordaintzen badituzte.
5. artikulua.- Auzo larreak ustiatzeko
udal baimena eska dezakete I. tituluko 2. artikuluaren barruan egon
eta zerga eta auzo betebeharretan eguneratuta badaude.
6. artikulua.- Larratze erregimenean eduki
nahi den aziendak behar bezala identifikatuta eta Nekazaritza Ustialekuen
Erregistroan izena emanda egon behar du eta, saneamenduari eta abereen
mugimenduari buruz dagoen arautegia betetzeaz gain, Gipuzkoako lurralde
historikoan, eta udalerri mailan udal agintariek ezar ditzaketen,
derrigorrez betebeharreko guztiak bete beharko ditu.
7. artikulua.- Erabat debekatuta dago
ahuntzak eta txerriak larreratzea ordenantza honek hartzen dituen
mendietan. Behi, ardi eta zaldi aziendei bakarrik utz dakieke larratzen,
umedun edo umerik gabeko abere emeak badira, eta/edo azienda berritzeko
abereak.
8. artikulua.- Ataungo Udalak emandako
larratzeko baimenetik kanpo geratzen dira zahatz-mehatz, eskaera
aurkezteko egunean, eskaera egin duen pertsona fisiko edo entitate
juridikoaren izenean ez dagoenean azienda inskribatuta Ustialekuen
Erroldan.
Baimenetik kanpo geratzen da, era berean, merkatura doan pasadizoko
azienda.
9. artikulua.- Ordenantza honek aipatzen
dituen baimenak erreboka daitezke, emateko bete behar ziren baldintzak
ez badira bete, alde batera utzi gabe zigorrak ere ezar daitezkeela,
horrela bada.
|