7. artikulua.
Ihardun berezia, hau da, garraioa egin behar duenak berak eskatu eta
eskuratu beharko du derrigorrezko Udal baimena, ihardunaren eragileak
aurrez emandako argibideetan oinarriturik.
8. artikulua.
Baimen eskaera arruntak, gai honi dagokion zinegotzi arduradunak
berak ofizioz eman edo ukatu egin ahal izango ditu, gehienez aste
beteko epean.
Baimen eskaera bereziak (salbuespenak) aldiz, gaia dagokion batzordeak
ikusi ondoren, eta gehienez hilabeteko epean erabakiko dira.
9. artikulua.
Baimenarekin batera, erabilpenerako baldintza orokorrak eta kasu
bakoitzari bereziki dagozkionak adieraziko dira, guzti horiek nahitaez
bete beharrekoak izango direlarik.
Baimena izateak ez du hirugarren bateri egin litzaizkioken kalteen
ardurarik salbuesten, ez eta, kasu bakoitzean arauzko beste baimenak
lortu beharretik ere.
10. artikulua.
Baimenaren eskatzaileak, hau da, garraiolariak, fidantza bat utziko
du derrigorrez, iharduera burutu bitartean sor litezken kalteez
erantzuteko.
Edonola ere, baimena izatea eta fidantza uzteak ez du bideen erabilera
arruntak eskatzen duen baldintzetan egotetik salbuesten.
FIDANTZA JARTZEA
11. artikulua.
Jarri beharreko fidantzaren zehaztea, ondoren agertzen den taularen
arabera egingo da, zer garraio mota den kasuz kasu ikusirik, eta
erabili beharko diren bideen luzeraren arabera.
A.-
Egur garraioa
Estereoko errealera m³ko
Kilometro bateraino....... 250 pzta. 385 pzta.
Kilometro batetik biraino. 350 pzta. 540 pzta.
Bi kilometrotik aurrera... 400 pzta. 615 pzta.
B.-
Baimena behar duten beste garraioek.
Kamioiko
Kilometro bateraino.......... 7.000 pzta.
Kilometro batetik biraino.... 9.800 pzta.
Bi kilometrotik aurrera...... 11.200 pzta.
Gutxiengo fidantza, edozein kasutan 30.000 pezetakoa izango da.
Kopuru hauek urteroko "K.P.I."aren arabera eguneratuko
dira, eguneratze hori egiteko ahalmena Alkate jaunari ematen zaiolarik,
urte bakoitzaren hasieran Dekretu bidez egin dezan.
12. artikulua.
Fidantzaren kopurua ezarri ondoren eta iharduerari ekin aurretik,
Udal-kutxan sartuko da, indarrean dagoen araudiak onartzen duen
edozein bide erabiliz.
|