| IV.- ELKARKETAREN AMAIERA EDOTA
IRAUNGIPENA 7.
Artikulua.- Elkartzearen amaiera edota iraungipenari dagozkion anotazioak,
kideetako baten eskariz egitea nahikoa izango da.
V.- ERREGISTROAREN ERANTZUNKIZUNA
8.
Artikulua.- Erregistroa Udaleko Idazkaritza Nagusiaren menpe egongo
da.
VI.- ERREGISTROAREN GAUZATZEA: LIBURU NAGUSIA
ETA XEHETASUN LIBURUA.
9.
Artikulua.- Erregistroa Liburu Nagusi baten bidez gauzatuko
da eta aurreko artikuluetan aipatutako inskripzioak jasoko dira
bertan. Liburuaren orriak mugikorrak izango dira eta bere zenbakia
eta zigilua eramango dute. Liburua, zabaltze eta itxierari dagozkion
eginbideen bidez hasi eta amaituko da.
10.
Artikulua.- Bikote bakoitzaren lehenengo izen emateak oinarrizko
inskripzio izaera izango du, horretaz gain gerora sor daitezkeen
bestelako idazpenak liburu nagusian jasoko dira.
11.
Artikulua.- Erregistroak ere xehetasun liburu bat izango du eta
bertan, abizenen araberako ordenari jarraiki, bikoteei eragin diezaieketen
xehetasunak liburu nagusiko zein orrialdetan jasotzen diren zehaztuko
da.
VII.- ZIURTAGIRIEN IGORPENA ETA INTIMITATEAREN BABESA
12.
Artikulua.- Erregistroan bere izena ematen duten pertsonen eta ahaideen
intimitatea bermatzeko, ez da idazpenen edukiaren publizitaterik
egingo. Elkartzearen kide batek, Epaiek edo Justizi Auzitegiaren
eskariz izan ezik eta Erregistroko arduradunak luzatutako ziurtagirietan.
13.
Artikulua.- Egiten diren inskripzioak eta eskatzen diren ziurtagiriak
dohainik izango dira.
Arau hauek Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean
argitara ematen den egunean sartuko dira indarrean. Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratu beharko da.
|