ATAUNGO UDALEKO ELKARTZE ZIBILEN
UDAL ERREGISTROA-REN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO ARAUAK.
I.- ERREGISTROAREN AZALPENA ETA IZAERA
1.
Artikulua.- Ataungo Udaleko Elkartze Zibilen Udal Erregistroak izaera
administratiboa du, eta aipatutako arauak eta bere garapenean izango
diren gainontzeko xedapenak izango dira araubide. Bertan ezkontzaz
besteko bi pertsonaren arteko elkarbizitza-elkarketen eraketak inskribatu
ahal izango dira, aipatutako arauetan ezartzen diren baldintzei
eta moduari jarraituz.
II.- ERREGISTROAN SARTZEKO AUKERA DUTEN HERRITARRAK
2.
Artikulua.- Erregistroan inskribatzeko aukera izango dute, ezkontzaz
besteko bi pertsonaren arteko elkarbizitza eratu duten bikoteek,
baita biak sexu berekoak badira ere.
Ezkontzaz besteko elkarketako kideetako batek gutxienez, Ataungo
Udalerrian erroldatua egon beharko du.
III.- INSKRIBAPENAREN ONDORIOAK
3.
Artikulua.- Ataungo Udalak bere aginpideko gaietan onartu dituen
edo onartuko dituen izaera administratiboa duten betebehar eta eskubide
berdinak izango dituzte ezkontza bidezko elkartzeek nahiz Elkartze
Zibilen Udal Erregistroan inskribatuta dauden ezkontzaz kanpoko
elkarbizitzako elkarketak, bai sexu berdinekoak bai desberdinekoak.
IV.- AGERTZEA ETA INSKRIBATZEKO KONTUTAN HARTU BEHARREKO
ZIRKUSTANTZIAK
4.
Artikulua.- Bikote bakoitzaren lehenengo inskripzioa, bikotea osatzen
duten bi kideak Erregistroaren ardura duen udal langilearen aurrean
agertuz egin beharko da. Horrela beraien arteko ezkontzaz besteko
elkarbizitza-elkarketa aitortzeko.
5.
Artikulua.- Ondorengo kasu hauetan ezkontzaz besteko elkarbizitza-elkartea
ez da inskribatuko.
a) Bietako bat adinez nagusia ez balitz
eta ez balitz emantzipatu.
b) Bien artean odolkidetasuneko ahaidetasuna
balego, edota adopzioz zuzenean ahaide edo odolez bigarren mailako
ahaide albotikoak balira.
c) Bietako batek ezkontza gaitasun eza
aitorturik balu.
d) Bietako batek, erregistroko arduradunak
erraz somatzeko moduko gaitz psikikorik balu. Kasu honetan gaitasunari
buruzko medikuaren txostena aurkez daiteke, hain zuzen ere ezkontzaz
besteko elkarbizitza-elkarketa baimentzeko.
6.
Artikulua.- Bikote bakoitzaren inskripzioko lehenengo idazpenean,
beraien elkarketari buruzko gertaera eta gorabe-herak jaso daitezke.
Era berean, elkarketa kideen arteko harreman pertsonalak nahiz ondareari
buruzkoak arautzen di-
tuzten kontratu eta hitzarmenak ere inskribatu ahal izango dira,
hitzez hitzezko transkripzioz.
Aurreko idazatia n jasotako edukinak bikotearen geroko agerpenetan
inskribatzeko erabili ahal izango dira.
|