::Alkatea
  ::Udal antolakuntza
  ::Ordenantzak
  ::Azpiegiturak
  ::Helbideak
  ::Udalbatzarrak
  ::Arau subsidiarioak
  ::Laguntzak
  ::Garraioa
  ::Lehiaketak
  ::Zergak eta tasak
  ::Aurrekontuak
  ::Proiektuak



  ::Kokapena
  ::Historia
  ::Biztanleria
  ::Garraioa
  ::Ekonomia
  ::Planoa
  ::Irudiak
  ::Pertsonaiak
  ::Ondarea
  ::Euskara
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Ostatuak
  ::Jaiak eta Ospakizunak


  ::Kokapena
  ::Garraioa
  ::Ibilbideak
  ::Ondarea
  ::Gastronomia
  ::Eskalada eskola
  ::Espeleologia
  ::Ostatuak
  ::Jatetxe eta tabernak
  ::Irudiak



  ::Sarrera
  ::Aralar Parke Naturala
  ::Lizarrusti Parketxea
  ::Trikuharri eta kobak
  ::Mendia
  ::Eskalada
  ::Espeleologia
  ::Lareoko urtegia
  ::Ataungo Domoa






-Marumendi
-Kaleko salmenta
-Herrialde behartsuak
-Elkartze zibilak
-Baso pisten ordenantzak
-Arantzamendi


:: ARANTZAMENDI

8. artikulua.- Ataungo Udalak emandako larratzeko baimenetik kanpo geratzen dira zehatz-mehatz, eskaera aurkezteko egunean, eskaera egin duen pertsona fisiko edo entitate juridikoaren izenean ez dagoenean azienda inskribatuta Ustialekuen Erroldan.
Baimenetik kanpo geratzen da, era berean, merkatura doan pasadizoko azienda.

9. artikulua.- Ordenantza honek aipatzen dituen baimenak erreboka daitezke, emateko bete behar ziren baldintzak ez badira bete, alde batera utzi gabe zigorrak ere ezar daitezkeela, horrela bada.

III. titulua: BAIMENTZEKO PROZEDURA

10. artiulua.- Ordenantza honek aipatzen dituen larratzeko eskaerak larratu aurreko urteko urriaren 15a baino lehen egin behar dira Udal Erregistroan eta eskaeretan adierazi behar da, espezien arabera, zenbat buru larratu nahi den. Eskaera orriarekin batera abere bakoitzaren jabearen eta identitatearen ziurtagiri egiaztagarriak aurkeztu behar dira eta eskatzen diren osasun betebeharrak betetzen direla ere egiaztatu.
Horiez gain, larratzeko baimena emateko beharrezko derizkion datu osagarriak eska ditzake Udalak.

11. artikulua.- Eskaerak, egin beharreko kontsiderazio, erregulazio eta/edo mugaketekin batera, Larreak Ustiatzeko Urteko Planean sartu eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Zuzendaritzara bidali behar dira, onar ditzan.
Tramite hori bete ondoren, eskaera bakoitzaren behin-behineko ebazpena jakinaraziko die Udalak eskatzaileei. Eskaera hori behin betikoa izango da eskatzaileak ezarrita dauden udal tasak, baimendutako abereen kopuruari bakarrik dagozkionak, ordaintzen dituenean.

12. artikulua.- Larreak preferenteki herriko abeltzainentzat izango dira. Udalak antola ditzake ustiapen horiek ondoko irizpide hauei jarraituz:


1) Larreratzeko baimenak, hasiera batean, I. tituluko 2. artikuluaren barruan egon eta Agauntzako larreak, eraldatu eta hobetzeko lanen hasieratik, antolamendu baten barruan, ustiatzen ibili direnei emango zaizkie.
2) Baimen horiek beste ustiapen batzuekin bat etorriko liratekeenean, larratzeko baimena eman daiteke Ataungo auzotarrei edota udalerriko ustialeku edo etxaldeen jabeei aurreko apartaduan ez badaude sartuta.
3) Mendiaren baliabide naturalak gutxitzeko arriskurik gabe, oraindik beste larratze batzuk ere baimentzeko aukera badago, larratzeko baimena eman dezake Udalak Ataunen bizi ez arren eskaera egin duten abeltzainei.
4) Abelburu kopurua inoiz murriztea gertatzen bada, abeltzantza iharduera nagusia ez duten horiengandik hasiko da murrizten, azkenean, abeltzantza edo artzantzatik bizi direnekin bukatzeko. Ahal balitz gainera, aipatutako azken hauei ez litzaieke inongo murrizketarik egingo.

Udalak eman ditzake baimenak denbora, espazio edo abelburu kopuruari begiratuta. Aurreko apartaduetako edozeinen barruan, gertatzen bada larre eskaerek mendiaren ustiapen normala gainditu egiten dutela, Udalak abelburuen kopuruaren arabera eman ditzake baimenak.

13. artikulua.- Ataungo Udalak emandako larratzeko baimenak urtebeterako izango dira, hau da, eskaera aurkeztutako egunaren ondoko urte natural osorako. Baimena ematen den kasuetan zigilu edo identifikatzeko udal adierazle batez markatu behar dira abereak.

14. artikulua.- Egin behar duten ustiapenaren ordain gisa, abelburuko (edo artaldeko) abeltzainek ordaindu behar dituzten gutxieneko kuotak jarriko ditu Udalak. Hasiera batean Udalak jarriko dituen kuotak larre horiek zaintzeak (ustiatzearen ondorioz) ekarriko dituen gastuak ordaintzeko izango dira.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.- Ordenantza honetan aurreikusitakoa urratuz gero, zigortzeko ahalmena Gipuzkoako lurralde historikoko Baso Administrazioari dagokio, Mendien Foru Arauean ezarritakoari jarraituz.

Bigarrena.- Ordenantza honetan eta Larreak Ustiatzeko Urteko Planetan erabakitakoa hobeto betetzeko, Ataungo Abeltzainen Batzordea edo Elkartea eratu eta abian jartzen saiatuko da herriko udala.

AMAIERAKO XEDAPENA

Ordenantza hau bere behin betiko onarpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko egunean sartuko da indarrean.



  >Orria- 1 2


 


Otso festa kulturala
Barandiaran kultur.
Argazki lehiaketa
Aztergai beka
Barroko musikaldia
Ikastaroak
Zinea
Kirol Ihardureak

Udal aldizkaria.


Euskal mitologi eta kontu zaharretan oinarritutako ikuskizuna.

BARANDIARAN
Fundazioa
www.goierri.org

ATAUNgo UDALA 2003