TROSKAETAKO
HARTZAK
San Martin / Troskaetako koba / San Martin
Lurpean
aztarna bila ibiltzearen xarma...
Mendi alderantz gonbidatzen zaitugu oraingoan, baserri giroa
bertatik gozatuz, ESPELEOLOGIA egiteko aukera paregabea eskaintzen
dizu ibilbide honek.
Lurrazpiko munduarekiko jakinmina eta abentura grina daukan
edonor asetuko duen TROSKAETAKO KOBA bisitatu ahal izango
duzu. Goitik
behera, zuzenean jaitsiz, orain 20.000 bat urte hartzen bizileku
izandako honetan barneratuko zara. Kilometroko luzaera du
eta lurraren erraiak izango dituzu begien aurrean, ezkutuaren
eta iluntasunaren lagun, “ausartenei” bakarrik
agertzen zaizkienak. Eta espeolologia zalea bazara, hor doakizu
txoko guztiok miatu eta bertan “galtzeko” gonbidapena.
Ibilbidean zehar aurkituko dituzu era berean EGITXIKIKO
KAROBIZULOA, karaitza egosiaz karea lortzeko erabiltzen zen
zulo edo “labea”, karegintzak herrian izandako
garrantziaren lekuko
gisa irauten duen bakanetakoa; eta LASARTEKO LEPOKO GURUTZEA,
Aralarrerako bide nagusi izan da urte askotan
artzaintza, eta edo abeltzaintzarako eta baita egur, ikatz
eta
inaurkinetarako.
 |
Luzera: 7,2 Km. Iraupena:
2 Ordu 15 min (ibilbidea) + 2 Ordu 30 min (koba
barruan). |
|
|