JENTILEN BIDETIK
San Martin / Erremedio / Agautz / Leizadi
/ San Martin Ixo
eta entzun!... Mailoak, baserriak, iturriak, zuhaitzak...
hitz egiten ari zaizkigu.
Irteera honetan bisitatuko duzun inguruneak hamaika kontu
eta istorio dauka zuri kontatzeko eta alde batera zein bestera
begiratu besterik ez duzu horretaz jabetzeko.
Iztator auzoko bidegurutze honetan egiten die harrera kristau
herriak urtero goiko mendietatik jaisten diren jentilei (“JENTILEN
ETORRERA” ikuskizuna). Harrobi gaineko mailo horretatik,
JENTILBARATZA aldetik, datoz herri siniskerak, gure arbaso
jentilon bizitoki eta hilerri izandako horretatik; geroago,
Erdi Aroan, Jentilbaratza Gipuzkoaren eta Nafarroaren arteko
borroken lekuko isila izango da eta bi bandoen esku egon zen
GAZTELU zenaren kokagunea, JOXEMIEL BARANDIARANEK baieztatu
ahal izan zuenez. Gaur egun ere, oso estimatuak dira mailo
hau eta bere inguruko beste batzu ESKALADA egiteko.
ERREMEDION,
XVII. mendez geroztik bazen bertan Amabirjiñari eskeinitako
baseliza; Joan zen gizaldiaren amaieran, bertako ura azaleko
gaitzek sendatzeko mesedegarria zela ikusirik bainuetxea eraiki
zuten.
Bidean pagadi zaharretatik zehar zoazela TXONDORZELAI ugarirekin
egingo duzu topo, garai bateko ikazkinen lanaren salatari.
Eta AGAUZtik nahiz LEIZADIko gainetik Aralar, Lareo, Putterri,
Beriain, Aizkorri... zure begien gozagarri! Leizadi inguruan
kokatzen du era berean tradizioak azken jentilak desagertu
zireneko gertakizuna: “KIXMI” jaio zenekoa. Horien
inguruko mito eta kondaira ugari da Ataunen: SAMARTINTXIKI,
BASAJAUN, TORTO, ...
 |
Luzera: 14,2 Km. Iraupena:
5 Ordu. |
|
|