TRIKUHARRIEN IBILBIDEA
1:. Kaxeta
/ Bernoa / Intsusburu / Kaxeta.
2:. Kaxeta
/ Bernoa / Intsusburu / Balankaleku / Aitxu / SanGregorio
Gure
arbaso zaharren atzetik, herri oroimenari eutsiz...
Milaka eta milaka urte atzera egin eta irudimen piska bat
erabiliz, inguruotan bizi izan ziren jentilekin topo egingo
duzu oraingoan; mugarriak gidari, ez duzu galbiderik.
BERNOAKO GALTZADAtik ibiliko zara, garai bateko erromesen
antzera. Bide hau izan da mendeetan zehar Nafarroaren eta
Gipuzkoaren arteko hartuemanetarako erabilitakoa.
Gainera iritsi eta Nafarroa eta Gipuzkoa arteko muga. Alde
bateko ura Mediterraneora eta beste aldekoa Kantaurira doa.
ATAUN-BURUNDA ingurune hau, muga izateaz gain aintzinako jentilarri
edo trikuharriz josita dago eta Basajaunaren bizileku da.
Bertan aurkituko dituzu Bernoa, Intsusburu, Praalata, Aitxu...
TRIKUHARRI eta TUMULO ugari, aspaldiko biztanle zahar haien
aztarnak. Euskal mitologian garrantzi handiko pertsonaiak,
gizaki basati, menditar, pagano, oso indartsu, lehendabiziko
gari ereile, errementari eta errotari... ditugu jentilak.
 |
1.
luzera eta iraupena: 6 Km eta 4 ordu.
2. luzera eta iraupena:
16 Km eta 6 ordu. |
|
|