LAREO
Lizarrusti / Akerreta / Lareo / Ubediko Leizea
/ Lareo / Lizarrusti. Gizakia
eta natura bat eginda...
Aralarko Parke Naturalean barrena ibilalditxo bat egiteko
gonbitea luzatzen dizugu beste behin, paraje honen edertasunak
ezinaseko erakarpena sortzen duela badakigu eta.
Parkerako sarrera nagusietako batean izango duzu abiapuntua,
LIZARRUSTIKO PARKETXEAn, bere garaian Nafarroa/Gipuzkoa arteko
aduana lanak egiten zituen Mikeletetxea izandakoan.
Berehalakoan isiltasunak eta lasaitasunak hartuko zaitu, pagadi
eta mailo artean irekitako bidean barneratuz.
Aurrerago, AKERRETAKO TUNELA aurkituko duzu, inguruko basoetatik
ateratako egur ikatzaren garraioa erreztearren, harkaitzean
bertan zulatutakoa. LAREOra iristean, berezkoa dirudien ur
putzu batek inguruneari eransten dion bizitasunaz jabetuko
zara: hauxe da Lareoko urtegia, elementu naturalen bidez egindako
lehenengoa; arrantza gune garrantzitsua (kotoa). Eta erronka
zaleentzat, hementxe ditugu batzu: UBEDIKO LEIZEA, Zezengorri
eta Zaldi bizi omen ziren bertan, hona dator urtegiko ura
eta leizea izango du bere bidea Aiaitturrietan berriro jaio
arte, Maomendiko Pago Handia, basurde arrastoak eta PERRETXIKUAK!
Ea aurkitzen dituzun!
 |
Luzera: 8,5 Km. Iraupena:
3 Ordu 30 min. |
|
|