SARA
San Martin / San Gregorio / Gaztiñerre
/ San Martin Joxemiel
Barandiaranen erbeste garratza gozotu zuen lapurtar herriari
esker onez...
San Martin eta San Gregorio auzoak lotzen dituen Herribide
Zaharrak herri honen hainbat sekretutxo erakutsiko dizu ingurune
natural eta lasai batean paseatzen zabiltzan bitartean.
San Martingo plaza abiapuntu izanda, bertan dituzu ikusgai
udaletxe sarrerako ESKULTURA, herriko seme kuttun den JOXEMIEL
BARANDIARAN, gizaki eta fededuna, irudikatzen duena, euskal
nortasun eta kulturaren alde hainbeste lan egin zuen antropologo
eta etnografo unibertsal honen presentzia gure artean betirako
iraunaraziz; elizako ORGANO BARROKOA, 1761 urtekoa, Gipuzkoan
bere estiloko onenetarikoa eta bakarrenetakoa izateagatik,
gure mugaz gaindiko ospea irabazi duena.
Aurrerago aurkituko dituzu OLALUZEAGAKO KAROBIZULOA, “industria
zahar” baten, karegintzaren, eredu erakusgarria, Ataunen
gutxienez 500 urteko bizia izan duen langintza honen aztarna
leiala; PERUNEZARRE eta SARA, Joxemiel Barandiaranen jaiotetxea
bata, erbeste ondorengo bere bizitokia bestea (Iparraldeko
herriaren izena eta izana hartu zituena oroigarri gisa); bidean
zehar, belar sortak goiko belardietatik baserrietaraino jaisteko
KABLE ETA TXIRRIKA MEKANISMO BITXIA, balio etnografiko handiko
altxorra, Euskal Herrian ia erabat galduta egon arren, gurean
oraindik irauten duena;

ZELABEAR DORRETXEA, XVI. mendeko etxe dotorea; ERROTA eta
ERROTATXO, ur isuri berak bata, lehenik eta bestea jarraian
martxan jartzen zituenak...
S.Gregorioko eliza ondoan, Jon Iturrarte eskulturgileak Joxemiel
Barandiarani eskeinitako ingurune mitopoetikoa ikus daiteke.
 |
Luzera: 7,5 Km. Iraupena:
3 Ordu. |
|
|