ARTZAINEN INGURUA
Aia / Urkillaga / Agautz / Sastarri / Marumendi
/ Aiaitturrieta / Aia Ardiak,
zakurra, Aralarko mendi eta larreak lagun...
Artzainen lanbidea, lanbide zaharra, gertutik ezagutu ahal
izango duzu ibilbide honetan, edonora begiratu eta paraje
ikusgarriak agertuko zaizkizularik.
Egun PARKE NATURALA da ARALAR, baina betidanik artzaien bizileku.
Horregatik, hor aurkituko dituzu ibilbidean zehar SAROBEAK,
artzainen “herrixkak”; batzu oraindik erabiliak,
beste batzu aspalditxotik utzi eta ia deseginak. Eta pilotalekuak,
korrikalekuak, jentilarriak... garai bateko artzainen jolas
eta jokuen lekuko.
Gainez
gain zabiltzala, ATAUNGO DOMOA (Aitzarte) agertuko zaizu,
borobil itxurako mailoartea, fauna aberatsa izateagatik babestua:
putreak, sai zuria, aztore ibiltaria...
Ur bila zetozen artzainen eta ikazkinen bisita k
jasotzen zituen SASTARRIKO KOBAK, berriz, bere putzu dotorea
erakutsiko dizu (Joxemiel Barandiaran eta Luis Peña
Santiagori bezala). Esaunda zaharrek diotenez, tarteka bertan
bizi den emakumezko eder eta liraina azaltzen omen da kobazuloaren
atarian...
 |
Luzera: 11,6 Km. Iraupena:
4 Ordu 30 min |
|
|