| Mota ezberdinetako etxe eskaintza aurreikusi da, bai etxebizitza
anitzekoak eta baita etxebizitza bakar edo bikoak ere, auzo
bakoitzaren gaurdainoko egitura eta itxura errespetatuz.
Herritarrek izan ditzaketen behar eta eskaera ezberdinei
erantzun nahi izan zaie modu honetan, eta etxebizitza Ataunen
edonorentzat eskuragarri izan dadin hainbat gune babes ofizialeko
etxebizitzak egiteko izendatu dira.
San Martinen, erdigunean etxebizitza anitzeko etxeak aurreikusi
dira, gehienez ere behe solairua gehi 3 solairukoak. Ingurunean
aldiz, bai Iztator aldean eta baita hilerri bidean ere, etxebizitza
bakar edo biko etxeak, lehendik ziren adosatu egiturak bazterrera
utziz.
Astigarraga, aurreko arauetan landa-lurra zen eta orain berriz
hiri-lurra izango da. Bertan etxebizitza bakar eta biko etxe
berriak aurreikusi dira, auzoaren atzealdean.
Arrondon aldiz, Arau Subsidiarioetan egin berri den aldaketa
errespetatu da. Aldaketa horretan adosatu egiturako etxebizitzak
kendu eta etxebizitza bakar eta biko etxeak aurreikusi ziren
auzoak gaur egun dituen etxeen arteko hutsunetan.
Arinberriagan ere, Arau Subsidiarioetan egin berri den aldaketa
errespetatu da. Landa-auzo izendapena du eta modu honetako
auzoek izan dezaketen garapena aurreikusi da: Lehendik dauden
etxe kopurua bikoiztera iritsi gabe egitura bereko etxeak
gaur egungo etxeen inguruan.
San Gregorion, etxebizitza anitzeko etxe gehiago egiteko
aukerarik ez zen gaurko Arauetan eta behar horri erantzunez
3 gune berri izendatu dira horretarako. Etxebizitza bakar
eta biko etxe berriak hilerrirako bide inguruan aurreikusi
dira.
Ergoienan ere, Arau Subsidiarioetan egin berri den aldaketa
errespetatu da. Honek ere landa-auzo izendapena du eta lehengo
etxeen inguruan etxebizitza bakar eta biko etxeak aurreikusiak
daude.
Aian berriz, etxebizitza bakar eta bikoak aurreikusi dira
Felipene eta Bikarioetxe eta Erroipe artean.
|