| Ekonomia garapenari dagokionean hiru sektoreak jorratu dira
Arau hauetan.
Nekazal sektoreari dagokionean, Arau Subsidiario hauen berrikuskatzean
landa-lurra bere horretan mantentzea izan da helburua, bestelako
erabileretarako azalera oso txikiak izendatuz, modu honetan,
gaur egun indarrean dauden eta etorkizunean egon daitezkeen
nekazal jardueren garapena bermatuz.
Industria alorrean, Zubikoeta eta Otadi Zelai tarteko industrigunea
ia garatu delarik, Sastegi azpiko zelaian beste industrigune
bat aurreikusi da 20.561 metro karratutako lur-azaleran 10.553
metro karratutako aprobetxamendua aurreikusiz. Bestalde, ur-botilaratze
enpresa baterako asmo baten aurrean, Aitzarterreka ondoan,
Imatzene parean, lur ez-urbanizagarri edo landa-lurrean industri
ez kutsagarrientzako erabilera ahalbideratzen den 37.000 metro
karratutako azalera dago izendatuta.
Turismoa da Ataunen garapenik izan ez duen sektorea eta Arau
aldaketa honekin ahalbideratu nahi dena, Ataunek duen kultur
eta natur ondareaz baliatuz. Zentzu honetan Joxemiel Barandiaran
kultur parkearen garapena bermatzeko Sara etxearen inguruko
lurrak gorde dira, era berean Sara etxea bera ere babestuta
geldituz. Bestalde, turismo garapenerako lo-leku eskaintza
osatzearren, bi ekimen daude aurreikusiak. Alde batetik, Marumendiko
zelaitik eskuinera hartu eta bidez goenetik dagoen Udalaren
pinudian bordez osatutako ostalaritza erabilera baimentzen
deneko 10 hektarea inguruko azalera finkatu da. Bestalde,
bainuetxe izan zen Erremedio etorkizunean ere bainuetxe edo
antzeko zerbait izan dadin ahalbideratu da Arauetan.
|