| Ataundarron bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin, azken
urteotan kultur, kirol, gizarte, hezkuntza, zerbitzu eta antzeko
alorretan ekipamendu zaharrak egokitu eta berriak egin dira,
hala nola: Auzoeta kiroldegia, Zelai frontoia, Erroipe aterpea,
San Gregorio elkargunea, Herri Antzokia, Aitzarri elkartea,
Mediku Kontsultategi berriak hiru auzoetan, liburutegia e.a...
Ekipamendu sare hau osatzeko ekimen ezberdinak jaso dira Planeamenduaren
errebisio honetan.
Joxemiel Barandiaran Kultur Parkeak izan dezakeen garapena
bermatzeko Sara inguruko lurrak ekipamenduetarako izendatu
dira.
San Gregorioko presa inguruko zelaietan etorkizunean aisialdi
gune bat eratu asmoz, horretarako dagokion izendapena eman
zaio gune horri.
Auzoeta Udal Kiroldegia eta Gabrielene bitarteko gunea, etorkizunean
igerilekua egin daitekeen gunea izanik, aurreko arauetan bezala
ekipamendu izendapenarekin gorde da.
|