| Azpiegiturarik nagusiena herria zeharkatzen duen GI-120 errepidea
da. Indarrean diren Arauetan bi bariante aurreikusten ziren.
San Martin zeharkatzeko bata eta San Gregorio zeharkatzeko bestea.
Orain bi bariante hauek desagertu egingo dira eta gaur egungo
errepidearen hobekuntza aurreikusten da. Hobekuntza honi dagokionean,
auzunetan garrantzi handia eman zaio oinezkoen segurtasunari,
beste neurri batzuen artean espaloi egokiak ere aurreikusiz.
San Martin eta Aiako plazen kasuan berriz, errepideak trataera
berezia izango du plaza erditik pasatzen baita.
Auzo ezberdinetan ditugun aparkaleku arazoei erantzun asmoz
kokamen ezberdinak izendatu dira zeregin horretarako.
Oinezkoentzat ibilbide alternatibo gisa, San Martin eta San
Gregorio bitartean berreskuratu zen Herribide Zaharrak San
Gregoriotik Kaxeta bitartean eta San Martindik Umarkira bitartean
jarraipena izango du.
|