| Planeamendu berri honek Ataunen garapena du helburu. Baina
Ataunek gaur egun duen izaerarekin orekan emango den garapena.
Izaera diogunean, ataundarron izaeraz gain, herri egituraz,
ingurugiroaz, ondare kulturalaz, etabar... ari gera.
Gaur egun 1.513 biztanle ditu Ataunek. Hazkunde txiki bat
bultzatu nahiez, planeamendu honetan 1.500 eta 1.900 biztanleko
herri bat aurreikusi da. Gaur egungo auzoetan banatuta, auzo
bakoitzak bere nortasunarekin jarraitzea nahi baita.
|