|
San Martingo Tours elizan dago kokatua. Aspaldiko urteotan hain
ospetsu egin den organo hau 1.761ean Lorenzo de Arrazola oinatiarrak
egindakoa da. Azkeneko berrikuntzen ondoren (1.996), Gipuzkoako
zaharrenetako eta ederrenetakotzat jota dago.
Gipuzkoa osoan 150 organo daude gutxi gorabehera, gehienak XIX.
mendearen bukaeran eta XX.aren haseran egindakoak. Dena den, barroko
estiloko gutxi batzu ere badira, “organo iberikoak”
deiturikoak, XVIII. mendean Espainia, Portugal eta Hegoamerikan
zeudenen antzekoak direlako beren oinarrizko ezaugarrietan. Horrelako
zazpi organo daude Gipuzkoan eta horietatik Ataungoa, balio historiko-artistiko
handienetako organoa da. Urtean zehar kontzertuak antolatzen dira.
Hauetatik ospetsuena Barroko Aire Musikaldikoa. Honezaz gain, bi
diska ere grabatu dira bertan -Titanic Records. EEUU.1.981- eta
-Motette. Alemania.1.997-. Biak, Esteban Elizondo organu jole haundiaren
eskutik. Informazio gehiago, Ataungo Udalean.
|