:: ONDARE HISTORIKOA
Toursko San Martin Eliza (XVI-XVII). Aintzinako eliza zaharra (XIII)
zegoen eremuan eraikia. Herrian, kristautasunaren lehen eraikuntza.
Aldare nagusia ez dago sortalderuntz, ohitura den bezala, sartalderuntz
baizik garai desberdinetan izan dituen eraikuntza eta aldaketa desberdinengatik.
XVI. mendean Lazkanoko etxeak jabetu nahi izan zuen baina auzotarrek
auzitara jo zuten eta 1581 urtean egin zen auzian arrazoia herriari
eman zitzaion. Bere aurrekaldean harmarri bat du: gaztelu bat, gudari
bat erdian duela Ataungo antzinako gazteluaren lekuko bezala beharbada.
Bere kalustran egin ohi ziren garai baten auzotarren batzarrak Udaletxea
edo Konsejuetxea sortu zen arte. 1808 urterarte bertan hilobiratzen
zituzten hildakoak aipatu urtean elizetan hilobiratzea galerazten
zuen legearen agindurarte.
Udaletxea (XVII). 1658an eraikia.
Zubikoeta Jauregia (XVII). Zubikoetako
Gabriel Kapitainak egindako jauregia.
Galbario Saindua (XVII). Astigarragako
auzoan kokatua. Parrokian, erretore ekintzaile izan zen Telleriako
Pedro Ortiz-ek sortu zuen. 1619ko agiri batetan hau irakurtzen da:
"Kalbario Mendi zeritzan eliza bat egiteko baimena…"
eskatu zuela eta bere 1632ko testamentuan hau esaten du: "…
baita ere, kalbario Mendian, nere arimaren onerako bi meza agintzen
dut… izan ere neronek eraiki arazi bait nuen Gurutzepekoen
Kofradiarentzat".
Zelabear jauregia (XVI). Lazkaoko Jaunaren
dorretxeetako bat.
San Gregorio Magnoren Eliza (XIX). Haitz
tontor batetan kokatua dago. Arrate portuaren sartaldean. Antzinean
hemendik zihoan Nafarroarako kaltzada, gero Bernoako lepotik zehar
jarraituko zuena. Hasiera batean ermita zen. 1535eko agirietan bi
aipatzen dira "…ermytas de San Gregorio e San Sebastian
…". Birreraiketa desberdinak izan ditu baina nagusiena
eta gaur duen gorputza izatera 1893an egindako eraberriketaren ondorioa
da.
Santixabel Eliza (XX). Aia auzoan dago.
Aurrez bazen beste eliza bat 1794an eraikia baina 1825ean erre egin
zen. Auzotarrek beste bat erakitzea erabaki zuten eta 1911tik 1913ra
bitartean auzolanean egin zuten bakoitzak ehun ordu baino gehiago
eta 200 pezeta eman zutelarik.
Larruntza Errota. XV. mendean sortutakoa.
Ikus ondarea saila.
Sara
(XX). Joxemiel Barandiaran bizi izan zen etxea. Joxemielek,
Iparraldean erbesteraturik egin zituen (1936-1953) 17 urte, azken
13ak Sara herriko Bidartea etxean eginaz. Atauna itzuli baino lehen
Sara etxea eraiki zuen (1952) Bidartea etxearen itxura berarekin.
Bertan bizi izan zen hil zen arte (1991).
|