Jentilbaratza,
XI. mendetik XIV.era bitartean interes haundiko lekua izan zen. Ertaro
garai honetan pasabide garrantzitsua bihurtu zen batez ere, Nafarroa
eta Gaztela arteko gatazkan.
Ataungo garai bateko gazteluaren aztarnak oraindik nabarmenak dira.
Gaztelua, San Martín auzoan Aralar aldea hartzeko, Aitzarteko
bidea hartzerakoan ezkerretara gelditzen da. Harrobi gainean Aizkoate
mendi zerraren lehenengo gaina da.
Handik zihurrenera menperatuko zituzten garai batean pasabidetik
igaro nahi zuten jendea. Bertako hondakinak guda eta borroka usaina
dario.
Sinismen haundia zen eta dago garai bateko “jentilen”
bizileku ere bazela. Jentilak, arraza bortitz eta basatiak omen
ziren, Kristau bihurtu nahi izan ez zutenak baina beheran bizi ziren
herritarrekin harreman asko izan zutenak. Arrazoi honegatik kontatzen
eta ezagutzen dira oraindik ere hauei buruzko pasarte eta kontu
zaharrak.
Joxemiel
Barandiaran, Jentilbaratzan hasi zen bere lehenengo ikerketak egiten.
Bere magalean, 1916ean, aurkitu zituen Barandiaranek erromatar garaiko
aztarnak, ontzien zatiak, hiltzek eta erdoitutako burni puskak,
ezpataren zatiak, hiru lantza punta, eta bi txanpon. 1925ean eraztuna
aurkitu zuten bi baso langilek..
Tontorraren
gainean paretaren zati eder bat oraindik zutik dirau eta ura gordetzeko
arkaitzean egindako zulo eder bat ere oso ondo kontserbatzen da
oraindik. Aldamenean beheraxago koba zulo bat ere aurkitzen da.
Hau ote da beraz, Athagun edo Athaviteko gaztelua? 1200. urtean
Nafarrek, Alfonso VIII Gaztelako Erregeari eman zioten. Hala ta
guztiz 1261ean berriro ere Nafartarren esku geratu zen.
1279an Gipuzkoarren erasoa jasan zuen. 1295ean sutea, baina berritua
izan zen. 1335ean berriro ere Gipuzkoarrek inguratu egin zuten.
1390. urtean azkenik eta Nafarroako Erregearen aginduz suntsitua
izan zen.
|