1. Dirulaguntzen aplikazio
eremua.
Kultura edo eta kirola bultzatu eta garatzea helburu duten interes
publikoko ekintzak, eta edozein herritarri, inolako mugarik
gabe, zuzenduak direnak, Udalaren dirulaguntza jasotzeko aukera
izango dute, antolatzailearentzat dirua irabazteko medio ez
diren kasuan.
2. Elkarteei zuzenduak.
Dirulaguntza hauek Ataunen eratuta dagoen edozein elkarte publiko
nahiz pribatuk eskatu ahal izango ditu, baina inoiz ez herritar
batek edo batzuk pertsonalki edo eta talde moduan.
3. Eskaeren bideratzea.
Dirulaguntza hauek lortu nahi dituzten elkarteek, Udaletxeko
idazkaritzan jaso ahal izango dituzten instanziak bete beharko
dituzte, bertan elkartearen xehetasunez gain ekintzen aurrekontuak
ere azaldu beharko dituztelarik (I eranskina). Honez gain, burutu
asmo dituzten ekintzei buruzko memoria bat aurkeztu beharko
dute helburuak, egitaraua, egunak, partaideak, e.a. zehaztuz.
4. Eskaerak aurkezteko epea.
Urte bakoitzari dagozkion eskaerak, urte horretako otsailaren
15a baino lehen aurkeztu beharko dira Udaletxeko idazkaritzan.
5. Ekintza ezberdinen koordinaketa.
Aurkezturiko ekintzek zernolako dirulaguntza izan behar duten
aztertzen hasi aurretik, beraien arteko koordinazioa aztertuko
da Kultur eta Kirol batzordean.
6. Urteko Udal aurrekontuetan
izendaturiko diru kopurua.
Urte bakoitzean Udalak bere aurrekontuak burutzen dituenean,
diru kopuru bat izendatuko du helburu honetarako eta dirulaguntza
guztiak kopuru honekiko baldintzatuak izango dira, hau da: aurkezturiko
ekintzei Balorazio taldeak balorapen bat emango die eta ondoren,
aurrekontuetan horretarako zuzendua dagoen diruaren araberako
banaketa porzentual bat egingo da.
7. Balorazio taldea.
Kultur eta Kirol Komixioaren barnean ekintza ezberdinei balorapen
bat emateko, balorazio taldea eratuko da ondorengo partaide
hauez osatua:
- Elkarte eskatzaile bakoitzetik ordezkari bat.
- Udalbatzan ordezkaritza duten alderdietatik ordezkari bana.
8. Aurkezturiko aurrekontuak.
8.1.
Printzipioz edozein elkarteek aurkeztutako aurrekontuak errealtzat
emango dira. Baina, elkarte horrek aurrez ekintza hori egina
badu eta aurkezturiko aurrekontua aurrez eginikoaren likidapena
baina haundiagoa bada, lehengo likidapena eta eskarian aurkezturiko
aurrekontuaren arteko media hartuko du Udalak aurrekontutzat.
8.2.
Elkarte eskatzaileak aurkezturiko ekintza konkretu baten aurrekontuetan,
ekintza hori aurrera eramateko Udalak beharrezkotzat jotzen
ez duen medio edo eta instrumenturenbat balego, medio edo
eta instrumentu horren balioa ez da kontutan hartuko ekintza
horren aurrekontua aztertzerakoan.
8.3.
Hitzaldietan hizlari bakoitzeko 150 €ko dirumuga jarri
da.Hiru hizlari baino gehiagoko mahai inguruetan gehienera
450 € pzta izango delarik. Ikastaro bakoitzeko 300 €ko
aurrekontua jo da egokiena. Bereziak aparte tratatuko dira.
9. Balorazioa.
Aurkeztuak izan diren ekintza guztien zerrenda banatuko die
kultur eta kirol komixioko arduradunak balorazio taldeko partaide
guztiei. Hauek, zerotik hamarrera bitarteko puntuaketa bat
emango diote ekintza ezberdinei, horretarako erizpide hauek
hartuko direlarik kontutan:
A.
Krisian sartuta leudekeen baloreen sustapenerako baliogarritasunik
duten ekintzak. Inplizitoki zenbait baloren interesgarritasuna
konsideratzen da. Ekintza horrek bete lezakeen funtzio sozialaren
garrantzia.
B.
Euskal kulturari egiten zaion aportazioa, euskarri moduan.
Hizkuntza eta orohar kultur erakusle hainbaten erabilera.
Ahozkotik idatzira. Konzeptu establea.
C.
Artekotzaren neurria: zabala, mugatua. Artekotzaren intentsitatea,
iraunkortasuna.
D.
Ekintzak izan dezakeen ikuspegi hezitzailea, informazio kopurua.
Dimensioak (lantzen denaren garrantzia).
E.
Ekintza horrek beste inon izan dezakeen bereizgarritasunik
duen ala ez. Originaltasuna eta irudimena.
Balorazio taldeko partaideek ekintza ezberdinei emaniko puntuaketen
arteko media bat egingo da, era honetan ekintza bakoitzat
zerotik hamarrera bitarteko puntuaketa bat izango duelarik.
Puntuaketan bostera iristen ez diren ekintzak dirulaguntzarik
gabe geldituko dira.
Balorazio taldeko elkarte eskatzaileetako ordezkariek ezin
izango dute puntuaziorik eman, beraiek antolatzen dituzten
ekintzei dagokionean.
|