| 

::Alkatea
::Udal
antolakuntza
::Ordenantzak
::Azpiegiturak
::Helbideak
::Udalbatzarrak
::Arau subsidiarioak
::Laguntzak
::Garraioa
::Lehiaketak
::Zergak eta tasak
::Aurrekontuak
::Proiektuak



::Kokapena
::Historia
::Biztanleria
::Garraioa
::Ekonomia
::Planoa
::Irudiak
::Pertsonaiak
::Ondarea
::Euskara
::Jatetxe eta
tabernak
::Ostatuak
::Jaiak eta Ospakizunak

 
::Kokapena
::Garraioa
::Ibilbideak
::Ondarea
::Gastronomia
::Eskalada eskola
::Espeleologia
::Ostatuak
::Jatetxe eta
tabernak
::Irudiak



::Sarrera
::Aralar Parke Naturala
::Lizarrusti Parketxea
::Trikuharri eta kobak
::Mendia
::Eskalada
::Espeleologia
::Lareoko urtegia
::Ataungo Domoa
|
 |
 |
| :: ETXEZ-ETXEKO LAGUNTZAREN ARAUTEGIA |
Arautegi honen xedea, Ataungo herrian eskaintzen den etxez-etxeko
laguntza zerbitzua arautzea da.
Udalerrian bizi eta biztanlegoaren udal erroldan hiru urte baino
gehiagoko epean izena emanda dauden pertsonak izango dute zerbitzua
eskatzeko eskubidea.
Zerbitzua ematean parte hartzen duten entitateak bi dira, batetik
Ataungo Udala eta bestetik Foru Aldundia. Ataungo Udalaren esku
gelditzen dira autonomoak diren adineko pertsonak eta Foru Aldundiaren
esku berriz ezinduak, hau da, autonomoak ez direnak. Horretarako
zerbitzuaren eskatzaileari azterketa tekniko bat egiten zaio
eta azterketa horren emaitzaren arabera baloratzen da, noren
eskumenekoa den zerbitzu hori.
Beraz hemen bi arautegi desberdinduko ditugu, batetik autonomen
kasuan Ataungo Udalaren arautegia eta bestetik ezinduen kasuan
Foru Aldundiaren arautegia. |
ATAUNGO
UDALAREN ARAUTEGIA |
1. Helburu sozial hauek
dira: - Inkapazitatearen ondorioz beraien independentzia
pertsonala mugatua duten pertsonen marjinazioa
edo aislamendu arriskua ekiditzea. - Laguntza bidez
erabiltzaileak bere kabuz egin ezin duena bideratzea. -
Behar sozial hau betetzean, familiaren eta pertsonen arteko
elkartasunaren eginkizuna osatzea. -
Ohitura desegokiak zuzentzea.
2. Udalalak Etxez-etxeko
Zerbitzuan duen kopetentzia Gizarte Ongizate Batzordeak edota
Udalbatzak garatuko dute, udaleko gizarte laguntzailearen
bitartez.
3. Zerbitzua behar duten
pertsonek eskaera aurkeztuko diote Udaleko gizarte laguntzaileari.
Ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
- Nortasun agiri nazionala.
- Familigunearen urteko sarrerak.
- Eskaera egin den aurreko hileko nominaren kopia .
- Zerga Aitorpenaren kopia.
- Aparteko gastuen ziurtagiriak, bere kasuan.
- Mediku ziurtagiria.
- Ondasunei buruzko Ogasunaren ziurtagiria.
- Azken 5 urteetan ez duela ondasun aldaketarik
egin ziurtatzeko, Foru Ogasunak emandako agiria.
- Udalak interesgarritzat jotzen duen beste edozein
agiri.
4. Zerbitzuaren eskaintza maiztasunari buruz hartzen
den erizpideari jarraiki, eguneko gehienez ere 2 ordutako
laguntza eskeiniko da, astelehenetik ostiralera. Bestelako
maiztasuna eskatzen den kasuetan Gizarte Ongizateko Batzordeak
edo Udalbatzarrak aztertu eta erabakiko du.
5. Eskatutako laguntzari baiezkoa ematerakoan azalduko
dira Zerbitzuko langileak egin beharko dituen lanak, orduak,
onuradunak jarri beharreko diru kopurua, zerbitzuaren gutxieneko
iraupena edo behin behingotasuna.
6. Zerbitzuaren finantzaketa Udalak bere aurrekontuetan
finkatuko duen kopuruaren bidez eta onuradunaren ekarpenen
bidez egingo da.
7. Onuradunaren aukeren arabera eta baremoaren
arabera zehazten zaion kopurua jarriz, onuradunak edo/eta
familiak zerbitzuaren finantzaketan eskuhartu egin beharko
du.
|
FORU
ALDUNDIAREN ARAUTEGIA |
1. Dekretu honek, adineko
pertsonentzako etxeko laguntza zerbitzuaren erabiltzaileek egin
behar duten ekarpena arautzen du. 2.
Erabiltzailearen ahalmen ekonomikoa kalkulatzeko
orduan, balorazioko osagai hauek hartuko dira kontuan: errenta,
ondarea eta famili unitateko edo, bere kasuan, elkarbizitza
unitateko kide kopurua. 3.
Diru iturriak honoko hauek dira: lan etekinak, kapital higigarri
zein higiezinaren etekinak eta enpresa edo lanbide jardueren
etekinak. 4. Gizartekintzak
urtero erabakiko du adineko pertsona ezinduentzako etxeko laguntza
zerbitzuaren orduko gehieneko tarifa. 5.
Zerbitzua Gizartekintzak eta erabiltzaileak ordainduko
dute, azken horrek bere diru baliabideen arabera beti ere. Erabiltzaileak
egin beharreko ekarpena zehazteko Gizartekintzak horretarako
ezarritako baremazio taula aplikatuko du. 6.
Urtero berrikusiko da erabiltzailearen ekarpena, haien errenta
eguneratuak doitzearren. 7.
Erabiltzaileren batek Etxeko laguntzaz gain beste gizarte zerbitzuren
bat jasotzen badu, lehendabizi etxeko laguntza baloratuko da,
eta ondoren bestea. |
|
 |
|
 

|