10. Ehuneko balorazioa.
Ekintza ezberdinen izaera kontutan hartuta, lortu duten puntuaketaren
arabera ehuneko bat izendatuko zaie.
10.1.
Diru sarrerarik ez duten ekintzek %100 eta %75 bitarteko balorazio
izango dute (5 puntu lortu dituen ekintzak %75 eta 10 puntu
lortu dituenak%100).
10.2.
Diru sarrerak dituzten ekintzek, %60 eta %35 bitarteko balorazioa
izango dute irteerekiko.
10.3.
Ataungo izanik, herriz kanpoko txapelketetan parte hartzen duten
kirol taldeek, aurreikusitako defizitarekiko %80 eta %55 bitarteko
balorazioa izango dute.
11. Dirulaguntzaren ezeztapena.
Udalbatzak dirulaguntzak onartu eta elkarte guztiei Kultur eta
kirol komixioan jakinerazi ondoren, 15 eguneko epea izango dute
elkarte guztiek, burutu asmo zuten ekintza bat ez egitea erabakiko
balukete Udalari jakinerazteko, Udaletxeko idazkaritzan idatzi
bat aurkeztuaz.
12. Dirulaguntzen berrizendapena.
Aurreko atalaren arabera ekintza batzu egin gabe geldituko balira,
hoiei dagozkien dirulaguntzak egingo diren ekintzen artean banatuko
dira, berriro ere aurrez emaniko balorapenaren araberako banaketa
porzentual bat egingo duelarik Udalak.
13. Dirulaguntzaren ordainketa.
Ekintza burutu bezain laister eta ondorengo atalean zehazten
diren agiri guztiak aurkeztu ondoren, elkarteek izendaturiko
dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute.
14. Likidapenaren aurkezpena.
Udalak dirulaguntza izendatua dion ekintzak burutzen, ondoko
dokumentazio hau aurkeztu beharko du elkarte antolatzaileak:
- Buruturiko ekintzaren memoria zehatza.
- Diru sarrera eta irteeren balantze orokorra. Honetarako
Udaletxeko idazkaritzan jaso ahal izango den instantzia bete
beharko da (II eranskina).
- Diru sarrera irteerak ziurtatuko dituzten faktura originalak
edo fotokopia konpulsatuak.
- Dokumentazio grafikoa (kartelak, esku programak e.a..).
15. Likidapenak aurkezteko
epea.
Urte osorako izendatuak izan diren dirulaguntzei dagozkien
likidapenak, hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen egin
beharko dira.
16. Publizitatea.
Dirulaguntza izendatu zaien ekintzei buruz egiten den publizitate
guztian agertu beharko da Ataungo Udalaren laguntzaz edo babesean
buruturikoa dela.
17. Ez betetzea.
Dirulaguntza izendatu eta aurreko ataletan zehazturiko betebeharretako
edozein ez betetzeak, haren berrazterketa ekarriko du eta,
dagokionean, izendaturiko dirulaguntzaren baliogabetzea edo
gutxitzea.
|