:: FONETIKA ETA FONOLOGIA
1.1. Bokalismoa: Bokal luzeak oso maiz gertatzen
dira:
- bi bokal berdinak direnean, alegia, antzina tartean h zelako
susmoa agertzen denetan: zu(h)ur (xuurre), sahatsa (saatsea), o(h)oltza
(ooltzea)...
- hitz konposatuetan eta eratorrietan: antolatu (antolaau)...
- bokal arteko kontsonantea galtzean: bada (baa), berehala (beela),
e(r)e (ee)...
- Hitz bukaerako bokala + mugatzailea loturetan ere maiz agertzen
da bokal luzea: astoa (astoaa)...
- ergatibo singularreko eta pluraleko formetan hitz oina –e,
-i, -o eta –u-z amaitzen denean: neskatoak (neskatook)...
- Datibo singularreko nahiz pluraleko formetan: umeoi (umeooi)...
- Genitibo singularrean zein pluralean: apaizen (apaizeen)...
- Inesibo singularrean: kopetan (kopetaan)...
- Instrumentaletan gehienetan: ikusiz (ikusiiz)...
- Leku-denborazkoetan, pluralean.
Laburbilduz edo esan dezakegu Ataungo hizkeran, hitz-oina –e,
-i, -o edo –u bokalez bukatzen den hitzetan, marka beraz agertzen
dira absolutibo plurala, ergatibo singularra eta plurala, datibo
singularra eta plurala,
Bestalde, a + a > ea disimilazioa eta ondoren ea > ee bokal
luzea.
Asimilazioaren ondoren ere sortzen dira: polittaago, bizkorraago,
igoore, emanee, txikiiñak...
Aditzekin ere gauza bertsua gertatzen da, inpertsonalean nahiz hitanoan:
nittuun, dijootzea, juun, zaaren, baauzkeaa, eman zootzea...
Erakusleekin: oori (hauei), aantzat (haientzat)...
-a > -e bihurtzen da i/u bokalen eraginez.
Aldaketa hau Euskal Herri osoan nahikoa arrunta bada ere, maiztasunik
handiena Nafarroa Garaian, Gipuzkoako hegoaldean eta Bizkaiko eremuan
du.
Ataungo hizkeran ere oso, oso sarri ematen da bilakaera hau.
-i/-u + -a ingurunean a > e bilakatzen da.
Bokalaren ondoren: sarie, belarrie, liburue...
Diptongoaren ondoren: maaie, ardagaaie...
-i/-u gehi konts.+ a= e: jostune, mardule, belaune...
Salbuespenak salbuespen, deklinabideko kasu desberdinetan gertatzen
dela hau esan daiteke.
Morfema barruan, oro har, ez da bilakaera hori ematen, baina zenbait
kasutan bai, esate baterako: izin al aiz? (izan al haiz?), eduki
aditzaren adizkietan, -tza pluragilean...
Hiatoaren aldaera:
A + a > -ea disimilazioa: galderea, mezea, lerea, patatea...
-a + -e > -a
a itsatsiari gehienetan eutsi egiten zaio
o > u dardarkariaren aurrean: orduan: urduun...
sudurkari aurrean: nunbait
-ai/-ei > i: beziñ,
Asimilazio-bustidura oso nabarmena da.
1.2. KONTSONANTEAK
1.2.1. Asimilazio-bustidura
1.2.2. Ataunen oso ugaria da asimilazio-bustidura.
I bokalaren ondoko bustidura oso maiz agertzen da, baina ez beti,
zenbaitetan bi formak agertzen dira: ibilli/ibili; ..
Sudurkarien bustidura ere oso arrunta da: erraiñe...
´T´ kontsonantea ere sarri bustitzen da, zenbaitetan
bi formak, bustia eta ez-bustia ageri dira: dittut, zurittu...
Bustidura nagusiak
- Albokoaren bustidura ia erabatekoa da. Zenbaitetan bi eratara
agertzen da: gau-beilla, maillea...
- Sudurkariaren bustidura ere ia erabatekoa da: soiñean,
gaiñea...
- Hortzeko herskari ahoskabea bustiduraz nahiz bustidurarik gabe.
Batzuetan bi eratara: gaittuk/(n), maittea...
Neutralizazioa:
Erdal mailegu berrietan ia erabatekoa da: pazientzie...
Sudurkarien ondoren:
- ´omen + aditza´ loturetan, gehienetan afrikatua ageri
ohi da: ementzoon...
- Partizipio + laguntzailea loturetan ere afrikatua oso maiz ageri
da: ikusitzoon...
- Aditz izena + laguntzailea, gehienetan frikariari eutsi egiten
zaio: ikusi zoonen..., halere, zenbaitetan, afrikatua agertzen da:
emantzoon...
- Dardarkariaren ondoren, gehienetan frikariari eusten zaio: zertzea...
“EZ” partikularen eta aditz laguntzailearen arteko
sandwietan gertatzen diren neutralizazioak:
- txistukaria + txistukaria > afrikatua (z +z ? tz)
- txistukaria + herskari ahostuna > herskari ahoskabetua gehienetan:
ez do...
- txistukaria + sudurkaria > txistukaria, gehienetan eutsi egiten
zaio: ez nau..., batzuetan galdu egiten da: ezneok...
Bokal arteko frikarientzako ahostunen eta dardarkarien galera:
Bokal arteko frikari ahostunen eta dardarkariak maiz galtzen dira:
- Frikarientzako ezpainkari ahostunaren galera: ama(b)atenak...,
baina, kontsonante hau ez da beti galtzen:
- Frikarientzako horzkari ahostunaren galera: zi(d)aan...
- Frikarientzako ahostun belarearen galera: de(g)u..., baina galera
ez da erabatekoa: xagua, hagea...
- Dardarkari bakunaren galera: be®e...
- Dardarkari gogorraren galera: aatsaldea...
d>R bilakaera.
- Sarri samar d > r bilakatzen da: irie (idie), patxarea (patxada)...
- P: beste euskalki batzuetan bezala, maileguetan “f-ren”
ordez p aurki daiteke: perie, prankotan...
- Ani > ai eta uin > ui
- H > g: legoia...
|