EUSKERA:
Beste
aipamen bat EUSKERArena da.
ATAUNGO EUSKERA eta BATUA erabiltzen ditugu. Pasarte gehienetan
Ataungoa erabiltzen dugu gehiengoz, galtzear dauden HITZ,
HIZKERA eta ESAERA ugari, hori ere geroz eta egoera larriagoan
bait dago. Batua sarreretarako eta kontatzailearen narraziotarako
erabiltzen dugu.
GONBIDAPENA:
Hau
da beraz JENTILEN ETORRERA.
Gure aztarna, ohitura eta esaunda zaharrei eutsi eta zabaltzeko
ekintza bat da. Hauei eutsi nahi diegulako eta ahalik
eta ikuskizun duinena egin nahiak dira, JENTILEN ETORRERAk
lehenengo Goierri mailan, gero GIPUZKOA osoan eta ondoren
EUSKAL HERRIA osoan izan duen arrakasta eta sonaren arrazoi
nagusiak.
Gaur egun, JENTILEN ETORRERA, San Martin Jaietako
(azaroak 11) astebukaerako IGANDEAN arratsaldeko 18:00etan
ospatzen da.
ZATOZ ETA GOZA EZAZU! ATAUNEN MITOAK
BIZIRIK DAUDE!
|