| 

::Alkatea
::Udal
antolakuntza
::Ordenantzak
::Azpiegiturak
::Helbideak
::Udalbatzarrak
::Arau subsidiarioak
::Laguntzak
::Garraioa
::Lehiaketak
::Zergak eta tasak
::Aurrekontuak
::Proiektuak



::Kokapena
::Historia
::Biztanleria
::Garraioa
::Ekonomia
::Planoa
::Irudiak
::Pertsonaiak
::Ondarea
::Euskara
::Jatetxe eta
tabernak
::Ostatuak
::Jaiak eta Ospakizunak

 
::Kokapena
::Garraioa
::Ibilbideak
::Ondarea
::Gastronomia
::Eskalada eskola
::Espeleologia
::Ostatuak
::Jatetxe eta
tabernak
::Irudiak



::Sarrera
::Aralar Parke Naturala
::Lizarrusti Parketxea
::Trikuharri eta kobak
::Mendia
::Eskalada
::Espeleologia
::Lareoko urtegia
::Ataungo Domoa
|
 |
 |
GABRIELENEA
Astigarraga auzoa. Telefonoa: 943-180034
Gabrielenea
aterpetxea Astigarraga auzoan dago. Eskola eta kirol gunearen
ondoan kokaturik kirol ugari egiteko aukera ezin hobea eskaintzen
du. Natur giroan paseatzeko, herriaren ondare eta paisaia ederrez
gozatzeko abiapuntu ederrean.
Herriko nukleotik
duen gertutasunarengatik, bertako bizikera eta izaera ezagutzeko,
euskal giro jatorrean, herritarrekin harreman zuzenagoa izateko
parada ederra eskaintzen du,
 |
PRESTAKUNTZAK:
- 40 lagunentzako literak, 2 gelatan banatuak.
- Komunak eta dutxak gela bakoitzeko ur beroarekin.
- Berokuntza eraikuntza guztian.
- Ondo hornitutako sukaldea.
- 5 ikasgela.
- Egongela/jangela, bideo eta telebistaz horniturik.
|
|
|
LIZARRUSTI PARKETXEA -
Aralar Parke Naturaleko sarrera nagusia.
Lizarrusti Gaina. Telefonoa: 943-582066 ;
943-582069.
e-mail: lizarrusti@retemail.es
Gipuzkoa
eta Nafarroa arteko mugan eta Aralar Parke Naturalaren barruan.
Errepide ertzean kokaturik dago Lizarrusti gainan (621 m.).
Gipuzkoatik, Ataun zeharkatuz iristen da (Beasaindik 15 km.).
Nafarroatik, Arbizu eta Etxarri Aranaz herrietatikik.
Aterpetxea:
36 litera ditu logela haundian. Beste 2 logela bikoitzak dira.
Egongelan bada telebista.
Jatetxea:
40 jalentzako jangela. Subaju ederra.
Aralar Parke Naturaleko Interpretazio eta Harrera Zentrua. “Aralar”
Diaporama (15 min.). Bideo interaktiboa Aralar Parke Naturaleko
informazioarekin.
Mendi elkarte, eskolak, ikastolak, euskaltegiak eta unibertsidadeentzako
eskeintza bereziak. Ikastola eta eskolentzako mendiko egitarauak:
2, 3, 4 edo 5 egunetako egonaldiak. Mendi gidarien zerbitzua
(ezinbestekoa aurretik erreserbatzea).
Aralar
mendilerroko aintzineko sarrera eta aproposoena. Aralarreko
gailurrik garrantzitsuenak Lizarrustitik eskura dituzue: Txindoki,
Putterri, Ganbo, Hirumugarrieta (1.431 m.)… Oso inguru
egokia mendi ibilaldiak egiteko, Lizarrusti bertatik igarotzen
dira gipuzkoa eta napar PR eta GRak: GR12 Urmugaren Zeharkaldia,
GR20 Aralarreko Itzulia, GR20.1 San Ignacio Bidea, GR21 Camino
Ignaciano Javier Loiola, GR35 Transhumantziaren Bidea, GR121
Gipuzkoako Bira. Zenbait gipuzkoar PRak bertatik ere igarotzen
dira.
Lareoko
Urtegia, pagadi eta alertzetegiz inguraturik, Lizarrustitik
40 minutuetan iristen da, familientzako oso mendi ibilbide aproposa
eta polita.
Lizarrustiko
Pagadia, Euskalherriko bigarrena, kolore infinitoz janzten
zaigu udazken aldean. Lizarrustiko haitzetan, parketxetik 5
minutura, Aitzartekoz gain, eskaladarako eskola txiki bat ekipatzen
ari da.
|
|
 |
|
 

|